[Librezale] Librezaleren asanblada berria

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Eka 22, 09:51:44, CEST 2020


Egun on,

Hau idatzi du Txopi (txopi at ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2020 eka.
20, lr. (19:37)):
>
> Eztabaida/bidea elkarrekin egiteko, puntu beretik hasten garela ziurtatu
> beharra dagoela uste dut. Bestela, hainbat mezuren ondoren, gauza
> desberdinez hitz egiten gaudela konturatzeko arriskua ikusten dut.

Tira, azken mezu hauek irakurrita gaiaren norabidea galtzen ari dela
nabari dut eta partida elkarrekin hasteko puntu hori bilatze aldera,
asanblada ospatzeko proposamen zehatzak faltan ikusten ditut.

Errepikatzen dut nik ezingo dudala bertan egon eta ez dut uste hau nik
egin behar nukeenik, baina geldiunea ikusita eta lehen harria botatze
aldera:

- Noiz: uztailak 4, larunbata, goizeko 11etan
- Non: fisikoki Bilbon, akustika onargarria duen lekuren batean +
urrunetik jitsi gela bidez
- Gai ordena: mesedez osatu eztabaidagaiak
https://librezale.eus/wiki/2020-07-04_asanblada wiki orrian

Ea horri tiraka zerbait aurreratzeko moduan garen!

Ondo izan eta eskerrik asko!
Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago