[Librezale] Librezaleren asanblada berria

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Eka 22, 14:53:14, CEST 2020


Kaixo,

Lehenik eta behin Librezalek hainbeste urte eta gero asanbladak
berreskuratzeko gogoa adieraztea pozten nau. Baina hona heldu ahal izateko
egin behar izandakoak, eta azken egunotako gertaera mingarriek apur bat
lausotzen didate poza. Badakit nik eskatuta heldu garela hona, baina ezin
dut bermatu nik neuk parte hartuko dudanik.

Batetik formatua arrotza zait, aurrekaririk izan ez duten gauzak tratatzeko
aurrekaririk izan ez duen formatu bat erabiltzeak ez zait iruditzen. Nik
neuk tratatu nahi nituen batzuk gutxieneko pribatutasun bat eskatzen zuten.

Bestetik, eta nagusiki honengatik, maila pertsonalean mingarriak izan dira
azken urteetan gertatutako batzuk, eta bereziki azken egunak, eta dagoeneko
deskantsu bat hartzeko erabaki bat hartuta nuela heldu da hau.

Baina zuek egin.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200622/27539df9/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago