[Librezale] Laguntzeko eskaintza
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
Or, Uzt 17, 20:12:11, CEST 2020
Aupa zu Joxan!
Ni orain dela hilabete gutxi hasi nintzen kontu hauetan. Pozten nau jende gehiago datorrela ikusteak. Ezin dizut lagundu, beste software bat itzultzen ari naizelako. Ea norbaitek erantzuten dizun, argibideak emanez kontu zehatz honekin hasteko.
Ondo izan!
Mikel
2020(e)ko uztailaren 17(a) 18:44:04 (CEST)-(e)an, Joxan Garaialde <joxan a bildua garaialde.org>-(e)k hau idatzi zuen:
>Aupa, lagunok. Egia esan, beldur pixar bat badut mezu hau
>bidaltzerakoan, baina, halere, aurrera egingo dut.
>
>LibreOfficen erabiltzailea naiz, eta konturatu naiz eskuliburuaren
>zenbait atal euskaratzeke daudela, eta horretan, agian, laguntzatxo bat
>
>eman dezaket, edo ahalegindu, behintzat. Beraz, proba bat egingo dut ea
>
>kapaz naizen. Esadazue zein atalekin has naitekeen, eta ezinezkoa
>dudala
>ikusiko banu esango nizueke. Esan beharra dut ingelesa ez dudala
>menderatzen; beraz, lehen gaztelaniara itzuli beharko nuke, eta gero
>euskarara. Agian, ez du merezi horrela egitea, eta nire eskaintza
>ezerezean gelditzen da. Dena den, ikusten baduzue beste zerbaitetan
>lagun dezakedala esan, eta ahaleginduko naiz.
>
>Zuen esanetara
>
>Joxan
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
--
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200717/aab6d14b/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago