[Librezale] Laguntzeko eskaintza

Asier Gmail asier.sarasua a bildua gmail.com
Lar, Uzt 18, 18:10:05, CEST 2020


20/7/17 18:44(e)an, Joxan Garaialde igorleak idatzi zuen:
> LibreOfficen erabiltzailea naiz, eta konturatu naiz eskuliburuaren 
> zenbait atal euskaratzeke daudela, 

Kaixo Joxan.

Eskerrik asko laguntza eskaintzagatik.

Zein da zehazki euskaratzeko beharrean ikusten duzun eskuliburua? 
LibreOfficekin datorren laguntza? Hori bada, honako helbidean egiten 
dira itzulpenak:

https://translations.documentfoundation.org/languages/eu/libo_help-master/

Ikusiko duzunez, ia dena dago euskaratuta, baina bai falta direla kate 
batzuk itzultzeko (895 kate hain zuzen).

Hala ere, kontuan hartu itzulpena egiteko erabiltzen den lineako tresna 
(Weblate) ingelesez dagoela; beraz, agian zaila egingo zaizu hura 
erabiltzea. Bestalde, gaztelania erabiltzea itzulpena egiteko ez da 
erraza izango, gaztelaniazko bertsioa gure bertsioa baino atzeratuago 
baitago itzulpenari dagokionez eta euskaraz ez dauden ia kate guztiak 
gaztelaniaz ere ez daude.

Dena den, probatu nahi baduzu, goian eman dizudan estekan izena eman 
behar duzu eta itzulpenak egiten hasi. Egiten baduzu, abisatu mesedez.

Assar.


> eta horretan, agian, laguntzatxo bat eman dezaket, edo ahalegindu, 
> behintzat. Beraz, proba bat egingo dut ea kapaz naizen. Esadazue zein 
> atalekin has naitekeen, eta ezinezkoa dudala ikusiko banu esango 
> nizueke. Esan beharra dut ingelesa ez dudala menderatzen; beraz, lehen 
> gaztelaniara itzuli beharko nuke, eta gero euskarara. Agian, ez du 
> merezi horrela egitea, eta nire eskaintza ezerezean gelditzen da. Dena 
> den, ikusten baduzue beste zerbaitetan lagun dezakedala esan, eta 
> ahaleginduko naiz.
>
> Zuen esanetara
>
> Joxan
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago