[Librezale] Laguntzeko eskaintza

Joxan Garaialde joxan a bildua garaialde.org
Or, Uzt 17, 18:44:04, CEST 2020


Aupa, lagunok. Egia esan, beldur pixar bat badut mezu hau 
bidaltzerakoan, baina, halere, aurrera egingo dut.

LibreOfficen erabiltzailea naiz, eta konturatu naiz eskuliburuaren 
zenbait atal euskaratzeke daudela, eta horretan, agian, laguntzatxo bat 
eman dezaket, edo ahalegindu, behintzat. Beraz, proba bat egingo dut ea 
kapaz naizen. Esadazue zein atalekin has naitekeen, eta ezinezkoa dudala 
ikusiko banu esango nizueke. Esan beharra dut ingelesa ez dudala 
menderatzen; beraz, lehen gaztelaniara itzuli beharko nuke, eta gero 
euskarara. Agian, ez du merezi horrela egitea, eta nire eskaintza 
ezerezean gelditzen da. Dena den, ikusten baduzue beste zerbaitetan 
lagun dezakedala esan, eta ahaleginduko naiz.

Zuen esanetara

Joxan



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago