<html><head></head><body>Aupa zu Joxan!<br><br>Ni orain dela hilabete gutxi hasi nintzen kontu hauetan. Pozten nau jende gehiago datorrela ikusteak. Ezin dizut lagundu, beste software bat itzultzen ari naizelako. Ea norbaitek erantzuten dizun, argibideak emanez kontu zehatz honekin hasteko.<br><br>Ondo izan!<br>Mikel<br><br><div class="gmail_quote">2020(e)ko uztailaren 17(a) 18:44:04 (CEST)-(e)an, Joxan Garaialde <joxan@garaialde.org>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">Aupa, lagunok. Egia esan, beldur pixar bat badut mezu hau <br>bidaltzerakoan, baina, halere, aurrera egingo dut.<br><br>LibreOfficen erabiltzailea naiz, eta konturatu naiz eskuliburuaren <br>zenbait atal euskaratzeke daudela, eta horretan, agian, laguntzatxo bat <br>eman dezaket, edo ahalegindu, behintzat. Beraz, proba bat egingo dut ea <br>kapaz naizen. Esadazue zein atalekin has naitekeen, eta ezinezkoa dudala <br>ikusiko banu esango nizueke. Esan beharra dut ingelesa ez dudala <br>menderatzen; beraz, lehen gaztelaniara itzuli beharko nuke, eta gero <br>euskarara. Agian, ez du merezi horrela egitea, eta nire eskaintza <br>ezerezean gelditzen da. Dena den, ikusten baduzue beste zerbaitetan <br>lagun dezakedala esan, eta ahaleginduko naiz.<br><br>Zuen esanetara<br><br>Joxan<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>