[Librezale] Tracker nola itzuli?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Abu 27, 18:03:49, CEST 2020


Porrumentzio <porrumentzio at riseup.net> igorleak hau idatzi zuen (2020 abu.
3, al. 00:50):

> Kontu hontaz Matrix-Telegram txat gelan aritu gea azken egunetan. Exodus
> Androiderako pribatutasun-neurtzaile aplikaziotik sortu zait beharra.
>
>
> Euskalterm, AnaGama ta Microsoften glosariotan ondorengo hitz hauek agertu
> dia:
>
>    - Kontrolatzaile
>    - Jarraitzaile
>    - Aztarnari
>
> Nere ustez dauden euskeratze gutxiak guztiz ezberdinak iruitzen zaizkit ta
> daudenak, ez dutela ingelesezko tracker hitzaren ñabardura osoa helarazten.
> Jarraitzaile, testuingurutik kanpo, oso nabarra da. Kontrolatzaile berdin.
> Aztarnari nere ustez zehatzena da, baño arrotza.
>
>
> Zuek zein hitz pentsatzen dezute dala aproposena?
>


Firefoxen eta webguneen testuinguruan, web orri bateko zati edo elementu
jakinek erabiltzailearen jarraipena egiten dute eta hauek
'jarraipen-elementu' gisa eman dira.


Julen.

>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200827/2f463d27/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago