[Librezale] Deck aplikazioko "board" eta Deck izena bera

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ost, Abu 5, 16:24:42, CEST 2020


2020-07-29 23:19 egunean, ibai a bildua oihanguren.com-(e)k idatzi du:
> 2020-07-29 11:27 egunean, mikelgs a bildua ni.eus-(e)k idatzi du:
>> Kaixo Asier, eskerrik asko mezuagatik.
>> 
>> Ba guztiak "taula" jartzen aritu nintzen atzo... Ez dakit non
>> erabiltzen den "table", Deck aplikazioan ez dut ikusi behintzat hitz
>> hori, beraz ez da itzulpen gatazkarik egongo aplikazioan bertan.
>> 
>> Aplikazio honetan dauden hitzak dira: Deck (Sorta?!?), board (taula),
>> list (zerrendak) eta card (txartelak).
>> 
>> Hala ere, board itzultzeko "mahai" hitza egokiagoa izan daiteke.
>> Eskerrik asko mezuagatik, beste buelta bat emango diot/diogu eta hari
>> honetan norbaitek idatzi nahi badu, eskertzekoa baita ere.
>> 
>> BESTALDE, ikusi dut Thadah itzultzaileak (ez dakit hemen ote
>> zauden...) Deck izena "sorta" gisa itzuli duela. Asko kostatzen zait
>> ingelesezko Deck kontzeptua ulertzea:
>> https://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=deck baina
>> nik behintzat nahiago nuke itzuli gabe utzi Deck, sorta deitzea baino.
>> 
>> Zer iruditzen?
>> 
>> Eskerrik asko
>> 
>> PD:
>> Deck paketea:
>> https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/152388483
>> Android-deck paketea:
>> https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/157711542
>> 
>> 
>> 2020-07-29 07:25 egunean, Asier Gmail-(e)k idatzi du:
>>> 20/7/28 15:41(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>>>> 
>>>> 
>>>> Txatean aipatu nuen, itzultzen gabiltzanon artean hausnartuta 
>>>> "taula" egokia iruditzen zitzaigula eta horretara berdindu ditugu 
>>>> itzulpen guztiak (baita board > arbel itzulita zegoen baten bat 
>>>> ere).
>>>> 
>>>> Nik uste hobe dela hau posta-zerrendan (ere) aipatzea, horregatik 
>>>> bidaltzen dut mezu hau.
>>>> Orain lana litzateke guztiak "mahai" itzulpenera pasatzea, baina 
>>>> norbaitek beharrezko ikusten badu esan eta egingo dut.
>>> 
>>> Ez zait argi geratu "taula" ala "mahai" erabiliko den.
>>> 
>>> Arazotxo bat ikusten diot "deck -> taula" bikoteari, eta da "table"
>>> hitza ere taula dela. Nahasgarria izan daiteke, jende askok pentsa
>>> dezake "table" bati buruz ari zarela.
>>> 
>>> Nik "mahaia" erabiliko nuke, uste dut arazo gutxiago sortzen dituela.
>>> 
>>> Asier.
>>> 
>>> 
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> 
> 
> 
> Gabon berriz,
> 
> ez dakit lagungarri izango zaizuen. Baina "deck"-en esanahietako bat
> "baraja" edo karta-sorta da. Beste hitzak card eta board direla
> ikusita, agian "deck"-en karta-sorta esanahia da hor erabili nahi
> dena, eta horregatik itzuli du Thadah-k "sorta" gisa? Ez dut paketea
> ezagutzen, baina izan dezake zentzua, nahiz eta beste itzulpen
> batzuetan deck-ek beste zentzu bat izan...
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Kaixo guztioi,

Nextclouderako Deck aplikazioarentzat bi pakete daude, orokorra eta 
androiderako lerroak dauzkana. Kontraesanak zeudela ikusi genuen, eta 
hau izan da azkenean erabaki dudana:

Board kontzeptua "taula / mahai" gisa itzulita aurkitu genuen. Hasieran 
guztiak "taula" gisa jarri genituen, baina azkenean beste buelta bat 
eman eta "MAHAI" gisa itzulita utzi ditut guztiak. Gehixeago gustatzen 
zait gainera, bisuala da metafora: mahaiak sortzen dituzu eta horien 
gainean zerrendatan antolatuta dauzkazu txartelak. Nik ez dut gehiago 
ukituko, baina beti bezala norbaitek gehiago hausnartu edo aldatzera 
joan nahi badu, aukera badu...

Deck aplikazioaren izena bera "Mahaigaina / Sorta" gisa aurkitu dugu 
itzulita. Ingelesez ulertzeko zaila den kontzeptua iruditu zait: 
cubierta (de terraza, de barco...), baraja (de cartas...). Sorta 
itzulpena ez zait ona iruditzen. Mahaigaina izan liteke (adi: ingelesez 
ez da desk, deck baizik) baina badaude arazoak sortuko dituzten lerroak: 
"Deck board" nola itzuli, "Mahaigain mahaia"? Hobe iruditu zait "Deck 
mahaia" uztea. Alegia, pausu bat atzera egin eta Deck guztiak DECK GISA 
UTZI ditut, euskarazko esaldian hitz hori maiuskulaz jarrita beti. 
Barkatuko didate sorta eta mahaigaina itzultzea erabaki zuten 
itzultzaileek... nahi badute aukera dute joan eta lerro guztiak beren 
erara jartzeko.

Hauek dira BI PAKETEAK, KOHERENTZIA behar dutenak:

https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/295883042?q=text%3Adeck
https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/159958558?q=text%3Adeck

Erabaki segurola hartu dut...
Eskerrik asko laguntzagatik parte hartu duzuenoi, ni banoa beste lan 
produktiboago batzuetara.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago