[Librezale] Deck aplikazioko "board" eta Deck izena bera
Porrumentzio
porrumentzio a bildua riseup.net
Ost, Abu 5, 17:16:01, CEST 2020
Bikain Mikel! Ni ados nago erabakiekin. Gainera Deck aplikazioaren beraren izena bada, arazorik gabe ulertuko da.
2020(e)ko abuztuak 5 16:24:42 (CEST)-(e)an, mikelgs a bildua ni.eus-(e)k hau idatzi zuen:
>2020-07-29 23:19 egunean, ibai a bildua oihanguren.com-(e)k idatzi du:
>> 2020-07-29 11:27 egunean, mikelgs a bildua ni.eus-(e)k idatzi du:
>>> Kaixo Asier, eskerrik asko mezuagatik.
>>>
>>> Ba guztiak "taula" jartzen aritu nintzen atzo... Ez dakit non
>>> erabiltzen den "table", Deck aplikazioan ez dut ikusi behintzat hitz
>>> hori, beraz ez da itzulpen gatazkarik egongo aplikazioan bertan.
>>>
>>> Aplikazio honetan dauden hitzak dira: Deck (Sorta?!?), board
>(taula),
>>> list (zerrendak) eta card (txartelak).
>>>
>>> Hala ere, board itzultzeko "mahai" hitza egokiagoa izan daiteke.
>>> Eskerrik asko mezuagatik, beste buelta bat emango diot/diogu eta
>hari
>>> honetan norbaitek idatzi nahi badu, eskertzekoa baita ere.
>>>
>>> BESTALDE, ikusi dut Thadah itzultzaileak (ez dakit hemen ote
>>> zauden...) Deck izena "sorta" gisa itzuli duela. Asko kostatzen zait
>>> ingelesezko Deck kontzeptua ulertzea:
>>> https://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=deck baina
>>> nik behintzat nahiago nuke itzuli gabe utzi Deck, sorta deitzea
>baino.
>>>
>>> Zer iruditzen?
>>>
>>> Eskerrik asko
>>>
>>> PD:
>>> Deck paketea:
>>>
>https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/152388483
>>> Android-deck paketea:
>>>
>https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/157711542
>>>
>>>
>>> 2020-07-29 07:25 egunean, Asier Gmail-(e)k idatzi du:
>>>> 20/7/28 15:41(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>>>>>
>>>>>
>>>>> Txatean aipatu nuen, itzultzen gabiltzanon artean hausnartuta
>>>>> "taula" egokia iruditzen zitzaigula eta horretara berdindu ditugu
>>>>> itzulpen guztiak (baita board > arbel itzulita zegoen baten bat
>>>>> ere).
>>>>>
>>>>> Nik uste hobe dela hau posta-zerrendan (ere) aipatzea, horregatik
>>>>> bidaltzen dut mezu hau.
>>>>> Orain lana litzateke guztiak "mahai" itzulpenera pasatzea, baina
>>>>> norbaitek beharrezko ikusten badu esan eta egingo dut.
>>>>
>>>> Ez zait argi geratu "taula" ala "mahai" erabiliko den.
>>>>
>>>> Arazotxo bat ikusten diot "deck -> taula" bikoteari, eta da "table"
>>>> hitza ere taula dela. Nahasgarria izan daiteke, jende askok pentsa
>>>> dezake "table" bati buruz ari zarela.
>>>>
>>>> Nik "mahaia" erabiliko nuke, uste dut arazo gutxiago sortzen
>dituela.
>>>>
>>>> Asier.
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>>
>> Gabon berriz,
>>
>> ez dakit lagungarri izango zaizuen. Baina "deck"-en esanahietako bat
>> "baraja" edo karta-sorta da. Beste hitzak card eta board direla
>> ikusita, agian "deck"-en karta-sorta esanahia da hor erabili nahi
>> dena, eta horregatik itzuli du Thadah-k "sorta" gisa? Ez dut paketea
>> ezagutzen, baina izan dezake zentzua, nahiz eta beste itzulpen
>> batzuetan deck-ek beste zentzu bat izan...
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>Kaixo guztioi,
>
>Nextclouderako Deck aplikazioarentzat bi pakete daude, orokorra eta
>androiderako lerroak dauzkana. Kontraesanak zeudela ikusi genuen, eta
>hau izan da azkenean erabaki dudana:
>
>Board kontzeptua "taula / mahai" gisa itzulita aurkitu genuen. Hasieran
>
>guztiak "taula" gisa jarri genituen, baina azkenean beste buelta bat
>eman eta "MAHAI" gisa itzulita utzi ditut guztiak. Gehixeago gustatzen
>zait gainera, bisuala da metafora: mahaiak sortzen dituzu eta horien
>gainean zerrendatan antolatuta dauzkazu txartelak. Nik ez dut gehiago
>ukituko, baina beti bezala norbaitek gehiago hausnartu edo aldatzera
>joan nahi badu, aukera badu...
>
>Deck aplikazioaren izena bera "Mahaigaina / Sorta" gisa aurkitu dugu
>itzulita. Ingelesez ulertzeko zaila den kontzeptua iruditu zait:
>cubierta (de terraza, de barco...), baraja (de cartas...). Sorta
>itzulpena ez zait ona iruditzen. Mahaigaina izan liteke (adi: ingelesez
>
>ez da desk, deck baizik) baina badaude arazoak sortuko dituzten
>lerroak:
>"Deck board" nola itzuli, "Mahaigain mahaia"? Hobe iruditu zait "Deck
>mahaia" uztea. Alegia, pausu bat atzera egin eta Deck guztiak DECK GISA
>
>UTZI ditut, euskarazko esaldian hitz hori maiuskulaz jarrita beti.
>Barkatuko didate sorta eta mahaigaina itzultzea erabaki zuten
>itzultzaileek... nahi badute aukera dute joan eta lerro guztiak beren
>erara jartzeko.
>
>Hauek dira BI PAKETEAK, KOHERENTZIA behar dutenak:
>
>https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/295883042?q=text%3Adeck
>https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/159958558?q=text%3Adeck
>
>Erabaki segurola hartu dut...
>Eskerrik asko laguntzagatik parte hartu duzuenoi, ni banoa beste lan
>produktiboago batzuetara.
>
>
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200805/788fccd9/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago