[Librezale] Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida
Porrumentzio
porrumentzio a bildua riseup.net
As, Abu 11, 11:46:59, CEST 2020
Egunon!
Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki genun software
librearen inguruko txat gela bat sortzea, hainbat arrazoi zirela medio.
Horretarako izen bat adostu nahi genun ta galdetegi bat osatu genun [2].
E-posta zerrendatik ta Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia
ta partaide guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
*LibreZalantzak*: 6 erabat alde, adostasun 1
*Software askea euskaraz*: 4 erabat alde, 3 adostasun
Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are gehiago, beraz
bi izen hoien artean berriro baloratzea proposatu nun Matrix-Telegram
txat gelan.
Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta] eta "Software
askea euskaraz" [SAE mezu honetan laburtuta] izenen artean egon da. Txat
gelako eztabaidatxo horretan galdetegian parte hartutako 8 pertsonetatik
6k eman genun iritzia, beraz e-posta zerrendara pasa det kontua.
___________________
*Iritziak
*
/Porrumentzio, ni neu:/ LZ izenak ez du nahikoa definitzen taldearen
izaera eta SAE egokiagoa iruditzen zait, izenak izana zehazten dulako ta
aurkitzeko errexagoa izango dalako.
/Zaloka: /SAE izenaren alde.
/Enara:/ SAE izenaren alde.
/Dabid: /LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
//
/Etxondoko: /LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten du lehen zatiaz
(LibreZal) eta zalantzak argitzeko tokia dela argitzen du bigarren
zatiaz (Zalantzak). Ez du uste inork txatak bilatzen ditunik, beraz ez
dio garrantzia ematen bilatzeko errextasunari; hau da, izenak izaerakin
lotura eukitzeari. Izan ere, "erabilerak erakutsiko digu" zer den
taldea, ez izenak. Hala ere, SAE izenak taldea zer den hobeto argitzen
duela onartzen du.
/Txopi: /SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea" hitz erabili
ordez, "librea" erabiliko luke, horrela adostuta baitago Sofware-aren
kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen lehenago.
/Ohio (txat gelan): /Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados eta euskal
jatorrizko hitza hobestea nahiago du.
--------------------------
Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea euskaraz
(Librezale)" izena proposatu dute txat gelan, Librezalerekin lotura
edukitzeko eta "librea" hitza erabiltzearren.
--------------------------
Zein iritzi dezute besteek?
________________
Estekak:
[1] 2020/07/11 <https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada>
[2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/95d34e02/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ookljlmniddgfcko.png
Type: image/png
Size: 55027 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/95d34e02/attachment-0001.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago