<html><head></head><body>Bikain Mikel! Ni ados nago erabakiekin. Gainera Deck aplikazioaren beraren izena bada, arazorik gabe ulertuko da.<br><br><div class="gmail_quote">2020(e)ko abuztuak 5 16:24:42 (CEST)-(e)an, mikelgs@ni.eus-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">2020-07-29 23:19 egunean, ibai@oihanguren.com-(e)k idatzi du:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">2020-07-29 11:27 egunean, mikelgs@ni.eus-(e)k idatzi du:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #ad7fa8; padding-left: 1ex;">Kaixo Asier, eskerrik asko mezuagatik.<br><br>Ba guztiak "taula" jartzen aritu nintzen atzo... Ez dakit non<br>erabiltzen den "table", Deck aplikazioan ez dut ikusi behintzat hitz<br>hori, beraz ez da itzulpen gatazkarik egongo aplikazioan bertan.<br><br>Aplikazio honetan dauden hitzak dira: Deck (Sorta?!?), board (taula),<br>list (zerrendak) eta card (txartelak).<br><br>Hala ere, board itzultzeko "mahai" hitza egokiagoa izan daiteke.<br>Eskerrik asko mezuagatik, beste buelta bat emango diot/diogu eta hari<br>honetan norbaitek idatzi nahi badu, eskertzekoa baita ere.<br><br>BESTALDE, ikusi dut Thadah itzultzaileak (ez dakit hemen ote<br>zauden...) Deck izena "sorta" gisa itzuli duela. Asko kostatzen zait<br>ingelesezko Deck kontzeptua ulertzea:<br><a href="https://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=deck">https://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=deck</a> baina<br>nik behintzat nahiago nuke itzuli gabe utzi Deck, sorta deitzea baino.<br><br>Zer iruditzen?<br><br>Eskerrik asko<br><br>PD:<br>Deck paketea:<br><a href="https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/152388483">https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/152388483</a><br>Android-deck paketea:<br><a href="https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/157711542">https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/157711542</a><br><br><br>2020-07-29 07:25 egunean, Asier Gmail-(e)k idatzi du:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #8ae234; padding-left: 1ex;">20/7/28 15:41(e)an, mikelgs@ni.eus igorleak idatzi zuen:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #fcaf3e; padding-left: 1ex;"><br>Txatean aipatu nuen, itzultzen gabiltzanon artean hausnartuta <br>"taula" egokia iruditzen zitzaigula eta horretara berdindu ditugu <br>itzulpen guztiak (baita board > arbel itzulita zegoen baten bat <br>ere).<br><br>Nik uste hobe dela hau posta-zerrendan (ere) aipatzea, horregatik <br>bidaltzen dut mezu hau.<br>Orain lana litzateke guztiak "mahai" itzulpenera pasatzea, baina <br>norbaitek beharrezko ikusten badu esan eta egingo dut.<br></blockquote>Ez zait argi geratu "taula" ala "mahai" erabiliko den.<br><br>Arazotxo bat ikusten diot "deck -> taula" bikoteari, eta da "table"<br>hitza ere taula dela. Nahasgarria izan daiteke, jende askok pentsa<br>dezake "table" bati buruz ari zarela.<br><br>Nik "mahaia" erabiliko nuke, uste dut arazo gutxiago sortzen dituela.<br><br>Asier.<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></blockquote><hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></blockquote><br><br>Gabon berriz,<br><br>ez dakit lagungarri izango zaizuen. Baina "deck"-en esanahietako bat<br>"baraja" edo karta-sorta da. Beste hitzak card eta board direla<br>ikusita, agian "deck"-en karta-sorta esanahia da hor erabili nahi<br>dena, eta horregatik itzuli du Thadah-k "sorta" gisa? Ez dut paketea<br>ezagutzen, baina izan dezake zentzua, nahiz eta beste itzulpen<br>batzuetan deck-ek beste zentzu bat izan...<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></blockquote><br>Kaixo guztioi,<br><br>Nextclouderako Deck aplikazioarentzat bi pakete daude, orokorra eta <br>androiderako lerroak dauzkana. Kontraesanak zeudela ikusi genuen, eta <br>hau izan da azkenean erabaki dudana:<br><br>Board kontzeptua "taula / mahai" gisa itzulita aurkitu genuen. Hasieran <br>guztiak "taula" gisa jarri genituen, baina azkenean beste buelta bat <br>eman eta "MAHAI" gisa itzulita utzi ditut guztiak. Gehixeago gustatzen <br>zait gainera, bisuala da metafora: mahaiak sortzen dituzu eta horien <br>gainean zerrendatan antolatuta dauzkazu txartelak. Nik ez dut gehiago <br>ukituko, baina beti bezala norbaitek gehiago hausnartu edo aldatzera <br>joan nahi badu, aukera badu...<br><br>Deck aplikazioaren izena bera "Mahaigaina / Sorta" gisa aurkitu dugu <br>itzulita. Ingelesez ulertzeko zaila den kontzeptua iruditu zait: <br>cubierta (de terraza, de barco...), baraja (de cartas...). Sorta <br>itzulpena ez zait ona iruditzen. Mahaigaina izan liteke (adi: ingelesez <br>ez da desk, deck baizik) baina badaude arazoak sortuko dituzten lerroak: <br>"Deck board" nola itzuli, "Mahaigain mahaia"? Hobe iruditu zait "Deck <br>mahaia" uztea. Alegia, pausu bat atzera egin eta Deck guztiak DECK GISA <br>UTZI ditut, euskarazko esaldian hitz hori maiuskulaz jarrita beti. <br>Barkatuko didate sorta eta mahaigaina itzultzea erabaki zuten <br>itzultzaileek... nahi badute aukera dute joan eta lerro guztiak beren <br>erara jartzeko.<br><br>Hauek dira BI PAKETEAK, KOHERENTZIA behar dutenak:<br><br><a href="https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/295883042?q=text%3Adeck">https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/295883042?q=text%3Adeck</a><br><a href="https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/159958558?q=text%3Adeck">https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/159958558?q=text%3Adeck</a><br><br>Erabaki segurola hartu dut...<br>Eskerrik asko laguntzagatik parte hartu duzuenoi, ni banoa beste lan <br>produktiboago batzuetara.<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div></body></html>