[Librezale] Hezkuntzan ere Librezalek bloga behar du
Alexander Gabillondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Ast, Urr 31, 06:22:26, CET 2019
Niri ere egokia iruditzen zait.
Alex
19/10/30 23:17(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Librezalek talde honen sorreran izan zuen eragina kontutan hartuta,
> gai nagusiak burujabetza teknologikoa, software librea eta zeharka
> (agian ez hain zeharka) bada ere, euskara direla kontutan hartuta, oso
> egoki deritzot Librezaleren azpiegitura, ahal den neurrian,
> elkarbanatzea eta talde honen aterki bihurtzea.
>
> Beraz +1.
>
> Iñigok mantentze lanetan laguntza behar izanez gero, ni neu ere prest
> agertzen naiz.
>
> Ondo izan!
>
> On 2019(e)ko urriaren 30(a) 22:56:11 (CET), Txopi
> <txopi a bildua ikusimakusi.eus> wrote:
>
> Kaixo:
>
> Askok gogoratuko duzuen bezala, hezkuntzaren inguruan talde edo lantalde
> moduko bat eratu zen duela pare bat urte:
> https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanEreLibrezale
>
> Bertan, Librezalen geunden pertsona batzuk ari gara baina baita gai
> horretan interesa duten beste hainbat pertsona berri ere (gurasoak eta
> irakasleak, gehien bat). Beste gauza batzuen artean, hezkuntzari
> lotutako foro eta hitzaldi batzuetan parte hartu eta software librez
> garatutako zenbait tresna probatu ditugu harrezkeroztik. Kide batek
> NextCloud instantzia hau ere sortu eta mantentzen du eta bertan plugin
> eta kontu desberdinak probatu ditugu:
> https://euskaldunak.eus/
>
> Hezkuntza arloko azpiegitura eta teknologiari lotutako albisteak ere
> jarraitzen ditugu eta azken asteotan manifestu potolo bat eta ikastetxe
> eta beste erakunde batzuetara zuzentzeko prestaketetan gabiltza.
> Durangoko azokan edo agian lehenago (oraindik erabaki gabe dagoela uste
> dut), emango ditugu kontu desberdinak aditzera, baina edonola ere, blog
> baten beharra ikusi da taldean.
>
> Aukera desberdinak baloratu ditugu (Librezalekoa erabili,
> Wordpress.com <http://Wordpress.com>...) eta azkenikhezkuntza.librezale.org <http://hezkuntza.librezale.org> helbidean
> WordPress instalazio bat izatea interesgarriena litzatekeela ikusi da.
>
> Ondo ikusten duzue Librezaleko bloga eta wikia dauden makina berean,
> beste WordPress instalazio bat egitea Hezkuntzan ere Librezale
> talderako? Mikel, zuk instalazioa egin zenezake?
>
> Behin sarrera emandakoan, ni arduratuko nintzateke ezarpenak eta
> moldaketak egiteaz. Eta behin martxan jarritakoan Iñigo Gebara
> taldekidea arduratuko litzateke WordPresseko muina, itxura eta pluginak
> eguneratuta mantentzeaz, aurrerago inolako segurtasun arazorik izan ez
> dadin.
>
> Ez dakit beste ezer azaltzerik/zehazterik faltako litzatekeen...
>
> Mikelen eta beste guztion iritziaren zain, goraintziak danori,
>
>
> --
> Sent from my Android device with K-9 Mail. Please excuse my brevity.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191031/294ad48b/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago