[Librezale] Hezkuntzan ere Librezalek bloga behar du

Dabid dabid a bildua laborategia.eus
Ost, Urr 30, 23:17:21, CET 2019


Kaixo,

Librezalek talde honen sorreran izan zuen eragina kontutan hartuta, gai nagusiak burujabetza teknologikoa, software librea eta zeharka (agian ez hain zeharka) bada ere, euskara direla kontutan hartuta, oso egoki deritzot Librezaleren azpiegitura, ahal den neurrian, elkarbanatzea eta talde honen aterki bihurtzea.

Beraz +1.

Iñigok mantentze lanetan laguntza behar izanez gero, ni neu ere prest agertzen naiz.

Ondo izan!

On 2019(e)ko urriaren 30(a) 22:56:11 (CET), Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus> wrote:
>Kaixo:
>
>Askok gogoratuko duzuen bezala, hezkuntzaren inguruan talde edo
>lantalde
>moduko bat eratu zen duela pare bat urte:
>https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanEreLibrezale
>
>Bertan, Librezalen geunden pertsona batzuk ari gara baina baita gai
>horretan interesa duten beste hainbat pertsona berri ere (gurasoak eta
>irakasleak, gehien bat). Beste gauza batzuen artean, hezkuntzari
>lotutako foro eta hitzaldi batzuetan parte hartu eta software librez
>garatutako zenbait tresna probatu ditugu harrezkeroztik. Kide batek
>NextCloud instantzia hau ere sortu eta mantentzen du eta bertan plugin
>eta kontu desberdinak probatu ditugu:
>https://euskaldunak.eus/
>
>Hezkuntza arloko azpiegitura eta teknologiari lotutako albisteak ere
>jarraitzen ditugu eta azken asteotan manifestu potolo bat eta ikastetxe
>eta beste erakunde batzuetara zuzentzeko prestaketetan gabiltza.
>Durangoko azokan edo agian lehenago (oraindik erabaki gabe dagoela uste
>dut), emango ditugu kontu desberdinak aditzera, baina edonola ere, blog
>baten beharra ikusi da taldean.
>
>Aukera desberdinak baloratu ditugu (Librezalekoa erabili,
>Wordpress.com...) eta azkenik hezkuntza.librezale.org helbidean
>WordPress instalazio bat izatea interesgarriena litzatekeela ikusi da.
>
>Ondo ikusten duzue Librezaleko bloga eta wikia dauden makina berean,
>beste WordPress instalazio bat egitea Hezkuntzan ere Librezale
>talderako? Mikel, zuk instalazioa egin zenezake?
>
>Behin sarrera emandakoan, ni arduratuko nintzateke ezarpenak eta
>moldaketak egiteaz. Eta behin martxan jarritakoan Iñigo Gebara
>taldekidea arduratuko litzateke WordPresseko muina, itxura eta pluginak
>eguneratuta mantentzeaz, aurrerago inolako segurtasun arazorik izan ez
>dadin.
>
>Ez dakit beste ezer azaltzerik/zehazterik faltako litzatekeen...
>
>Mikelen eta beste guztion iritziaren zain, goraintziak danori,
>
>-- 
>Txopi.
>https://ikusimakusi.eus/
>PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
>Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Sent from my Android device with K-9 Mail. Please excuse my brevity.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191030/53b8bf0e/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago