<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix">Niri ere egokia iruditzen zait.</div>
<div class="moz-cite-prefix">Alex</div>
<div class="moz-cite-prefix"><br>
</div>
<div class="moz-cite-prefix">19/10/30 23:17(e)an, Dabid igorleak
idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:E4C5D82C-990A-4C28-AF6C-AD8133E1384A@laborategia.eus">
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
Kaixo,<br>
<br>
Librezalek talde honen sorreran izan zuen eragina kontutan
hartuta, gai nagusiak burujabetza teknologikoa, software librea
eta zeharka (agian ez hain zeharka) bada ere, euskara direla
kontutan hartuta, oso egoki deritzot Librezaleren azpiegitura,
ahal den neurrian, elkarbanatzea eta talde honen aterki bihurtzea.<br>
<br>
Beraz +1.<br>
<br>
Iñigok mantentze lanetan laguntza behar izanez gero, ni neu ere
prest agertzen naiz.<br>
<br>
Ondo izan!<br>
<br>
<div class="gmail_quote">On 2019(e)ko urriaren 30(a) 22:56:11
(CET), Txopi <a class="moz-txt-link-rfc2396E" href="mailto:txopi@ikusimakusi.eus"><txopi@ikusimakusi.eus></a> wrote:
<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt
0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204);
padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">Kaixo:
Askok gogoratuko duzuen bezala, hezkuntzaren inguruan talde edo lantalde
moduko bat eratu zen duela pare bat urte:
<a href="https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanEreLibrezale" moz-do-not-send="true">https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanEreLibrezale</a>
Bertan, Librezalen geunden pertsona batzuk ari gara baina baita gai
horretan interesa duten beste hainbat pertsona berri ere (gurasoak eta
irakasleak, gehien bat). Beste gauza batzuen artean, hezkuntzari
lotutako foro eta hitzaldi batzuetan parte hartu eta software librez
garatutako zenbait tresna probatu ditugu harrezkeroztik. Kide batek
NextCloud instantzia hau ere sortu eta mantentzen du eta bertan plugin
eta kontu desberdinak probatu ditugu:
<a href="https://euskaldunak.eus" moz-do-not-send="true">https://euskaldunak.eus</a>/
Hezkuntza arloko azpiegitura eta teknologiari lotutako albisteak ere
jarraitzen ditugu eta azken asteotan manifestu potolo bat eta ikastetxe
eta beste erakunde batzuetara zuzentzeko prestaketetan gabiltza.
Durangoko azokan edo agian lehenago (oraindik erabaki gabe dagoela uste
dut), emango ditugu kontu desberdinak aditzera, baina edonola ere, blog
baten beharra ikusi da taldean.
Aukera desberdinak baloratu ditugu (Librezalekoa erabili,
<a href="http://Wordpress.com" moz-do-not-send="true">Wordpress.com</a>...) eta azkenik <a href="http://hezkuntza.librezale.org" moz-do-not-send="true">hezkuntza.librezale.org</a> helbidean
WordPress instalazio bat izatea interesgarriena litzatekeela ikusi da.
Ondo ikusten duzue Librezaleko bloga eta wikia dauden makina berean,
beste WordPress instalazio bat egitea Hezkuntzan ere Librezale
talderako? Mikel, zuk instalazioa egin zenezake?
Behin sarrera emandakoan, ni arduratuko nintzateke ezarpenak eta
moldaketak egiteaz. Eta behin martxan jarritakoan Iñigo Gebara
taldekidea arduratuko litzateke WordPresseko muina, itxura eta pluginak
eguneratuta mantentzeaz, aurrerago inolako segurtasun arazorik izan ez
dadin.
Ez dakit beste ezer azaltzerik/zehazterik faltako litzatekeen...
Mikelen eta beste guztion iritziaren zain, goraintziak danori,
</pre>
</blockquote>
</div>
<br>
-- <br>
Sent from my Android device with K-9 Mail. Please excuse my
brevity.
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<pre class="moz-quote-pre" wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
<p><br>
</p>
</body>
</html>