[Librezale] Hezkuntzan ere Librezalek bloga behar du
aitzol a bildua disroot.org
aitzol a bildua disroot.org
Ast, Urr 31, 08:17:43, CET 2019
Ez dut Librezale-ren egitura zehatz-mehatz ezagutzen, baina diozuenaren arabera, zentzuzkoa dirudi bere azpiegituretan oinarritzea.
Bestalde, laguntza emate aldera, ez dakit zerbaitetan esku bat botatzeko gai izango nintzateken, Wordpress-ekin ez bait dut lanik inoiz egin. Linux sistemen mantentze lanetan eta kudeaketan experientzia gehiago dut(autodidakta moduan bada ere :P).
Ondo izan.
October 31, 2019 6:22 AM, "Alexander Gabillondo" <alexgabilondo a bildua gmail.com> wrote:
> Niri ere egokia iruditzen zait.
>
> Alex
> 19/10/30 23:17(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
>
>> Kaixo,
>>
>> Librezalek talde honen sorreran izan zuen eragina kontutan hartuta, gai nagusiak burujabetza
>> teknologikoa, software librea eta zeharka (agian ez hain zeharka) bada ere, euskara direla kontutan
>> hartuta, oso egoki deritzot Librezaleren azpiegitura, ahal den neurrian, elkarbanatzea eta talde
>> honen aterki bihurtzea.
>>
>> Beraz +1.
>>
>> Iñigok mantentze lanetan laguntza behar izanez gero, ni neu ere prest agertzen naiz.
>>
>> Ondo izan!
>> On 2019(e)ko urriaren 30(a) 22:56:11 (CET), Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus> wrote:
>>> Kaixo:
>>> Askok gogoratuko duzuen bezala, hezkuntzaren inguruan talde edo lantalde
>>> moduko bat eratu zen duela pare bat urte:
>>> https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanEreLibrezale
>>> Bertan, Librezalen geunden pertsona batzuk ari gara baina baita gai
>>> horretan interesa duten beste hainbat pertsona berri ere (gurasoak eta
>>> irakasleak, gehien bat). Beste gauza batzuen artean, hezkuntzari
>>> lotutako foro eta hitzaldi batzuetan parte hartu eta software librez
>>> garatutako zenbait tresna probatu ditugu harrezkeroztik. Kide batek
>>> NextCloud instantzia hau ere sortu eta mantentzen du eta bertan plugin
>>> eta kontu desberdinak probatu ditugu:
>>> https://euskaldunak.eus/
>>> Hezkuntza arloko azpiegitura eta teknologiari lotutako albisteak ere
>>> jarraitzen ditugu eta azken asteotan manifestu potolo bat eta ikastetxe
>>> eta beste erakunde batzuetara zuzentzeko prestaketetan gabiltza.
>>> Durangoko azokan edo agian lehenago (oraindik erabaki gabe dagoela uste
>>> dut), emango ditugu kontu desberdinak aditzera, baina edonola ere, blog
>>> baten beharra ikusi da taldean.
>>> Aukera desberdinak baloratu ditugu (Librezalekoa erabili,
>>> Wordpress.com...) eta azkenik hezkuntza.librezale.org helbidean
>>> WordPress instalazio bat izatea interesgarriena litzatekeela ikusi da.
>>> Ondo ikusten duzue Librezaleko bloga eta wikia dauden makina berean,
>>> beste WordPress instalazio bat egitea Hezkuntzan ere Librezale
>>> talderako? Mikel, zuk instalazioa egin zenezake?
>>> Behin sarrera emandakoan, ni arduratuko nintzateke ezarpenak eta
>>> moldaketak egiteaz. Eta behin martxan jarritakoan Iñigo Gebara
>>> taldekidea arduratuko litzateke WordPresseko muina, itxura eta pluginak
>>> eguneratuta mantentzeaz, aurrerago inolako segurtasun arazorik izan ez
>>> dadin.
>>> Ez dakit beste ezer azaltzerik/zehazterik faltako litzatekeen...
>>> Mikelen eta beste guztion iritziaren zain, goraintziak danori,
>>
>> --
>> Sent from my Android device with K-9 Mail. Please excuse my
>> brevity._______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago