[Librezale] Hezkuntzan ere Librezalek bloga behar du

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Urr 30, 22:56:11, CET 2019


Kaixo:

Askok gogoratuko duzuen bezala, hezkuntzaren inguruan talde edo lantalde
moduko bat eratu zen duela pare bat urte:
https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanEreLibrezale

Bertan, Librezalen geunden pertsona batzuk ari gara baina baita gai
horretan interesa duten beste hainbat pertsona berri ere (gurasoak eta
irakasleak, gehien bat). Beste gauza batzuen artean, hezkuntzari
lotutako foro eta hitzaldi batzuetan parte hartu eta software librez
garatutako zenbait tresna probatu ditugu harrezkeroztik. Kide batek
NextCloud instantzia hau ere sortu eta mantentzen du eta bertan plugin
eta kontu desberdinak probatu ditugu:
https://euskaldunak.eus/

Hezkuntza arloko azpiegitura eta teknologiari lotutako albisteak ere
jarraitzen ditugu eta azken asteotan manifestu potolo bat eta ikastetxe
eta beste erakunde batzuetara zuzentzeko prestaketetan gabiltza.
Durangoko azokan edo agian lehenago (oraindik erabaki gabe dagoela uste
dut), emango ditugu kontu desberdinak aditzera, baina edonola ere, blog
baten beharra ikusi da taldean.

Aukera desberdinak baloratu ditugu (Librezalekoa erabili,
Wordpress.com...) eta azkenik hezkuntza.librezale.org helbidean
WordPress instalazio bat izatea interesgarriena litzatekeela ikusi da.

Ondo ikusten duzue Librezaleko bloga eta wikia dauden makina berean,
beste WordPress instalazio bat egitea Hezkuntzan ere Librezale
talderako? Mikel, zuk instalazioa egin zenezake?

Behin sarrera emandakoan, ni arduratuko nintzateke ezarpenak eta
moldaketak egiteaz. Eta behin martxan jarritakoan IƱigo Gebara
taldekidea arduratuko litzateke WordPresseko muina, itxura eta pluginak
eguneratuta mantentzeaz, aurrerago inolako segurtasun arazorik izan ez
dadin.

Ez dakit beste ezer azaltzerik/zehazterik faltako litzatekeen...

Mikelen eta beste guztion iritziaren zain, goraintziak danori,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago