<html><head></head><body>Kaixo,<br>
<br>
Librezalek talde honen sorreran izan zuen eragina kontutan hartuta, gai nagusiak burujabetza teknologikoa, software librea eta zeharka (agian ez hain zeharka) bada ere, euskara direla kontutan hartuta, oso egoki deritzot Librezaleren azpiegitura, ahal den neurrian, elkarbanatzea eta talde honen aterki bihurtzea.<br>
<br>
Beraz +1.<br>
<br>
IƱigok mantentze lanetan laguntza behar izanez gero, ni neu ere prest agertzen naiz.<br>
<br>
Ondo izan!<br><br><div class="gmail_quote">On 2019(e)ko urriaren 30(a) 22:56:11 (CET), Txopi <txopi@ikusimakusi.eus> wrote:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">Kaixo:<br /><br />Askok gogoratuko duzuen bezala, hezkuntzaren inguruan talde edo lantalde<br />moduko bat eratu zen duela pare bat urte:<br /><a href="https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanEreLibrezale">https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanEreLibrezale</a><br /><br />Bertan, Librezalen geunden pertsona batzuk ari gara baina baita gai<br />horretan interesa duten beste hainbat pertsona berri ere (gurasoak eta<br />irakasleak, gehien bat). Beste gauza batzuen artean, hezkuntzari<br />lotutako foro eta hitzaldi batzuetan parte hartu eta software librez<br />garatutako zenbait tresna probatu ditugu harrezkeroztik. Kide batek<br />NextCloud instantzia hau ere sortu eta mantentzen du eta bertan plugin<br />eta kontu desberdinak probatu ditugu:<br /><a href="https://euskaldunak.eus">https://euskaldunak.eus</a>/<br /><br />Hezkuntza arloko azpiegitura eta teknologiari lotutako albisteak ere<br />jarraitzen ditugu eta azken asteotan manifestu potolo bat eta ikastetxe<br />eta beste erakunde batzuetara zuzentzeko prestaketetan gabiltza.<br />Durangoko azokan edo agian lehenago (oraindik erabaki gabe dagoela uste<br />dut), emango ditugu kontu desberdinak aditzera, baina edonola ere, blog<br />baten beharra ikusi da taldean.<br /><br />Aukera desberdinak baloratu ditugu (Librezalekoa erabili,<br /><a href="http://Wordpress.com">Wordpress.com</a>...) eta azkenik <a href="http://hezkuntza.librezale.org">hezkuntza.librezale.org</a> helbidean<br />WordPress instalazio bat izatea interesgarriena litzatekeela ikusi da.<br /><br />Ondo ikusten duzue Librezaleko bloga eta wikia dauden makina berean,<br />beste WordPress instalazio bat egitea Hezkuntzan ere Librezale<br />talderako? Mikel, zuk instalazioa egin zenezake?<br /><br />Behin sarrera emandakoan, ni arduratuko nintzateke ezarpenak eta<br />moldaketak egiteaz. Eta behin martxan jarritakoan Iñigo Gebara<br />taldekidea arduratuko litzateke WordPresseko muina, itxura eta pluginak<br />eguneratuta mantentzeaz, aurrerago inolako segurtasun arazorik izan ez<br />dadin.<br /><br />Ez dakit beste ezer azaltzerik/zehazterik faltako litzatekeen...<br /><br />Mikelen eta beste guztion iritziaren zain, goraintziak danori,<br /></pre></blockquote></div><br>
-- <br>
Sent from my Android device with K-9 Mail. Please excuse my brevity.</body></html>