[Librezale] libreoffice laster-teklak

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Ost, Aza 20, 18:29:54, CET 2019


Oraindik ez dut oso ondo ulertu zer proposatzen duzun, azken aldian
"burue nahiko lanbrotute dekot".

Ez dakit posible den zuk diozuna: "laster-tekla horiek itzultzean aldatu
behar ditugun, erabili ahal izateko edo ez". Nik uste dut laster-teklak
euskaratzean aldatzeak ez lukeela haien funtzionamendua aldatuko.

Dena den, posible da laster-teklak aldatzea; nik lortu dut, nahiz eta
apur bat korapilatsua izan, begiratu hemen:

https://www.howtogeek.com/278954/how-to-customize-keyboard-shortcuts-in-libreoffice/

Bideo bat ere erantsi dut, ea iristen zaizuen.

LibreOfficen hasieran ematen den aholkuari dagokionez, esan dudan bezala
beste bat eman daiteke horren ordez, gurean horrek funtzionatzen ez
duenez gero. Norbaiti bururatzen zaio aholku on bat (antzekoa bada,
agian hobeto)? Ander, Calc-en aditua zarenez :-)?

Asier.


19/11/7 11:19(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> Ez nabil trikimailuez (niri txio bidez helduz zait internazionala)
> baizik eta laster-tekla horiek itzultzean aldatu behar ditugun,
> erabili ahal izateko edo ez.
> Adibide konkretu honetan, gelaxka batean eguneko data di-da sartzea
> interesgarri ikusten dut, eta hori ezinezkoa da eta gainera ezin da
> aldatu. (edo nik ez dut lortzen).
> irudia.png
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua (asier.sarasua a bildua gmail.com
> <mailto:asier.sarasua a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 aza. 6, az.
> (09:56)):
>
>
>     Hau idatzi du Julen Ruiz Aizpuru (julenx a bildua gmail.com
>     <mailto:julenx a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 aza. 5, ar. (10:02)):
>
>         Hau idatzi du Ander Elortondo (ander a bildua debagoiena.eus)
>         erabiltzaileak
>         (2019 aza. 5, ar. (09:51)):
>
>         Tamalez ez daukat proposamen zehatzik kasu konkretu hauetarako
>         baina
>         kasu gehiago aipatzearren, berdin gertatzen da beste konbinazio
>         batzuekin, hala nola `, \, [, ] edo > karaktereak erabiltzen
>         direnean.
>
>         Julen.
>
>
>     Argibide horiek LibreOffice hasieran eskaintzen diren aholkuak
>     dira. Itzulpen zuzena egin nuen eta ez nintzen konturatu horietako
>     zenbait ezin direla aplikatu espainiar teklatuekin (ez dakit
>     frantses teklatuekin zer gertatzen den).
>
>     Ez daukate zertan zehatz-mehatz argibide horiek izan behar, beste
>     batzuk izan daitezke nire ustez. Norbaitek beste trikimailuren bat
>     ezagutzen badu eta jendeari ezagutaraztea interesgarria izan
>     daitekeela uste badu, hura sar daiteke, espainiar teklatuan
>     funtzionatzen ez duten horien ordez.
>     Asier.
>     _______________________________________________
>     Librezale mailing list
>     Librezale a bildua librezale.eus
>     https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191120/665a7bdd/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: irudia.png
Type: image/png
Size: 92075 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191120/665a7bdd/attachment-0001.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: az., 2019.eko azaren 20a 18:23:28.webm-ren pantailaren bideoa
Type: video/webm
Size: 1466735 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191120/665a7bdd/attachment-0001.webm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago