[Librezale] libreoffice laster-teklak

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Aza 7, 11:19:18, CET 2019


Kaixo:
Ez nabil trikimailuez (niri txio bidez helduz zait internazionala) baizik
eta laster-tekla horiek itzultzean aldatu behar ditugun, erabili ahal
izateko edo ez.
Adibide konkretu honetan, gelaxka batean eguneko data di-da sartzea
interesgarri ikusten dut, eta hori ezinezkoa da eta gainera ezin da aldatu.
(edo nik ez dut lortzen).
[image: irudia.png]

Hau idatzi du Asier Sarasua (asier.sarasua at gmail.com) erabiltzaileak (2019
aza. 6, az. (09:56)):

>
> Hau idatzi du Julen Ruiz Aizpuru (julenx at gmail.com) erabiltzaileak (2019
> aza. 5, ar. (10:02)):
>
>> Hau idatzi du Ander Elortondo (ander at debagoiena.eus) erabiltzaileak
>> (2019 aza. 5, ar. (09:51)):
>>
>> Tamalez ez daukat proposamen zehatzik kasu konkretu hauetarako baina
>> kasu gehiago aipatzearren, berdin gertatzen da beste konbinazio
>> batzuekin, hala nola `, \, [, ] edo > karaktereak erabiltzen direnean.
>>
>> Julen.
>>
>
> Argibide horiek LibreOffice hasieran eskaintzen diren aholkuak dira.
> Itzulpen zuzena egin nuen eta ez nintzen konturatu horietako zenbait ezin
> direla aplikatu espainiar teklatuekin (ez dakit frantses teklatuekin zer
> gertatzen den).
>
> Ez daukate zertan zehatz-mehatz argibide horiek izan behar, beste batzuk
> izan daitezke nire ustez. Norbaitek beste trikimailuren bat ezagutzen badu
> eta jendeari ezagutaraztea interesgarria izan daitekeela uste badu, hura
> sar daiteke, espainiar teklatuan funtzionatzen ez duten horien ordez.
> Asier.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191107/9b84457c/attachment-0001.html>
-------------- next part --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: irudia.png
Type: image/png
Size: 92075 bytes
Desc: not available
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191107/9b84457c/attachment-0001.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago