[Librezale] Common Voicen komunikazio kanpainari buruzko bideokonferentzia bihar
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Ots 6, 09:17:56, CET 2019
Kaixo:
Txatean aipatu genituen esteka batzuk gehitzen ditut:
06.02.2019 07:40-ean, Txopi idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Mezu hau Librezale posta-zerrendara eta Common Voice ekimenean interesa
> erakutsi duzuen zenbat pertsonei zuzenduta dago.
>
> Euskaraz prest dago eta nahi baduzue grabaketak egiten has zaitezkete
> (saioa hasita grabatzen baduzue hobeto, metadatuak aberasteko):
> https://voice.mozilla.org/eu
>
> Hasiera batean, puntu honetara heldutakoan, Librezalen grabaketak nola
> egin azaltzen duen artikulu bat argitaratu eta bakoitzak bere modura
> parte hartzeko prest zeuden hiztunak bilatzea zen, blogak, sare
> sozialak, lagunak, ezagunak, familiakoak eta abar grabatzera animatuz.
>
> Kontua da hizkuntza batzuetan antzerako zerbait egin dutela eta
> grabaketa kopurua asko gutxitu ondoren grabaketak egitea nola sustatu
> pentsatzen ari direla. Honen inguruko informazioa irakur dezakezue
> hemen:
Kirgizerako eta frantseseko hiztunak, behin grabaketak jasotzen hasita,
berriak lortzeko zailtasunak dituztela esan dute CVko foroetan (agian
gehiago ere kexatu dira baina nik ez dakit horren berri foroa gainetik
jarraitzen ez baitut):
https://discourse.mozilla.org/t/ultimate-contribution-tutorial-for-newcomers/35529/6
https://discourse.mozilla.org/t/how-to-involve-more-french-speakers-and-readers/31140
Mozillako batek (Julenek ezagutzen du) gai berri bat ireki du egoera
horri aurre egiteko ideiak eta abar jasotzeko:
https://discourse.mozilla.org/t/my-language-is-now-collecting-voice-what-do-i-need-to-know/35582
>
> Euskararen kasuan, grabaketekin orain hasteko gaudenez, hasieratik
> komunikazio kanpaina bat zehaztea, oso baliabide urrikoa izanda ere,
> lagungarria izan zitekeela pentsatu dugu Librezaleko txatean. iametzako
> kideek, beste guztiok bezala, CV ekimena ahalik ondoen joatea eta
> urrunen heltzea nahi dute eta komunikazioaren alorrean ahal duten
> heinean beraien laguntza eskaini digute.
>
> Txatean dagoeneko hainbat ideia proposamen jaso ditugu (Librezaleko
> blogeko artikulu horretaz haratago): hedabide desberdinetan CV
> ekimenari
> buruzko artikuluak argitaratzea (Argia, Sustatu, Sarean, Zuzeu,
> Elgera),
> sare sozialetarako traola bat erabiliz parte hartzera animatzea,
> grabaketa maratoiak antolatzea herri batzuetan...
>
> Txatean askoz ideia gehiago bota dira baina benetan gauzatzeko gai
> izango ote garen ziur ez nagoenez nahiago dut ez aipatu.
>
> iametzakoak bide beretik doazela uste dut (+ lema + elkarrizketak
> irratian), baina beraien ideiak guztiokin komentatu nahi dituzte
> kanpainatxo hori planteatzeko eta ahal den heinean kronograma bat
> adosteko.
>
> Hori dela eta, otsailaren 7an CVri buruzko bideokonferentzia labur eta
> praktiko bat burutuko dugu 14:00:00etatik gehienez 14:30:00etara. Ireki
> nabigatzailea egun eta ordu honetan parte hartu nahi duenak (ez da
> izenik eman behar eta software librea darabil):
> https://meet.jit.si/CVbc20190207
>
> Hitz egiteko mikrofono bat beharko duzue. Lauzpabost pertsona gutxienez
> bilduko gara, beraz, komunikazio arazoak badaude, bideokamera
> desaktibatu banda zabalera eskakizuna gutxitzeko.
>
> Inork aurrera atera nahi duen ideia bat badu eta bilera horretara
> etortzerik ez badu, posta-zerrendara idatz dezala:
> librezale at librezale.eus
> Matrix eta Telegram bitartez gure asanblada birtuala bihurtu den
> txatean
> ere sartu zaitezkete: https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-tresnak
>
> Ondorio batzuk ditugunean helaraziko dizkizuegu. Bitartean, mesedez,
> ORAINDIK EZ hasi CVn parte hartzeko KOMUNIKAZIO PUBLIKORIK egiten. Ea
> kanpaina moduko bat zehazten dugun, laguntza guztiak eskema horren
> barruan sartu ahal izateko.
>
> Eskerrik asko eta ondo izan,
> Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago