[Librezale] Common Voicen komunikazio kanpainari buruzko bideokonferentzia bihar
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Ots 6, 07:40:38, CET 2019
Kaixo:
Mezu hau Librezale posta-zerrendara eta Common Voice ekimenean interesa
erakutsi duzuen zenbat pertsonei zuzenduta dago.
Euskaraz prest dago eta nahi baduzue grabaketak egiten has zaitezkete
(saioa hasita grabatzen baduzue hobeto, metadatuak aberasteko):
https://voice.mozilla.org/eu
Hasiera batean, puntu honetara heldutakoan, Librezalen grabaketak nola
egin azaltzen duen artikulu bat argitaratu eta bakoitzak bere modura
parte hartzeko prest zeuden hiztunak bilatzea zen, blogak, sare
sozialak, lagunak, ezagunak, familiakoak eta abar grabatzera animatuz.
Kontua da hizkuntza batzuetan antzerako zerbait egin dutela eta
grabaketa kopurua asko gutxitu ondoren grabaketak egitea nola sustatu
pentsatzen ari direla. Honen inguruko informazioa irakur dezakezue hemen:
Euskararen kasuan, grabaketekin orain hasteko gaudenez, hasieratik
komunikazio kanpaina bat zehaztea, oso baliabide urrikoa izanda ere,
lagungarria izan zitekeela pentsatu dugu Librezaleko txatean. iametzako
kideek, beste guztiok bezala, CV ekimena ahalik ondoen joatea eta
urrunen heltzea nahi dute eta komunikazioaren alorrean ahal duten
heinean beraien laguntza eskaini digute.
Txatean dagoeneko hainbat ideia proposamen jaso ditugu (Librezaleko
blogeko artikulu horretaz haratago): hedabide desberdinetan CV ekimenari
buruzko artikuluak argitaratzea (Argia, Sustatu, Sarean, Zuzeu, Elgera),
sare sozialetarako traola bat erabiliz parte hartzera animatzea,
grabaketa maratoiak antolatzea herri batzuetan...
Txatean askoz ideia gehiago bota dira baina benetan gauzatzeko gai
izango ote garen ziur ez nagoenez nahiago dut ez aipatu.
iametzakoak bide beretik doazela uste dut (+ lema + elkarrizketak
irratian), baina beraien ideiak guztiokin komentatu nahi dituzte
kanpainatxo hori planteatzeko eta ahal den heinean kronograma bat adosteko.
Hori dela eta, otsailaren 7an CVri buruzko bideokonferentzia labur eta
praktiko bat burutuko dugu 14:00:00etatik gehienez 14:30:00etara. Ireki
nabigatzailea egun eta ordu honetan parte hartu nahi duenak (ez da
izenik eman behar eta software librea darabil):
https://meet.jit.si/CVbc20190207
Hitz egiteko mikrofono bat beharko duzue. Lauzpabost pertsona gutxienez
bilduko gara, beraz, komunikazio arazoak badaude, bideokamera
desaktibatu banda zabalera eskakizuna gutxitzeko.
Inork aurrera atera nahi duen ideia bat badu eta bilera horretara
etortzerik ez badu, posta-zerrendara idatz dezala: librezale at librezale.eus
Matrix eta Telegram bitartez gure asanblada birtuala bihurtu den txatean
ere sartu zaitezkete: https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-tresnak
Ondorio batzuk ditugunean helaraziko dizkizuegu. Bitartean, mesedez,
ORAINDIK EZ hasi CVn parte hartzeko KOMUNIKAZIO PUBLIKORIK egiten. Ea
kanpaina moduko bat zehazten dugun, laguntza guztiak eskema horren
barruan sartu ahal izateko.
Eskerrik asko eta ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago