[Librezale] kontua eta helbidea berezitu nahian
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Abu 28, 20:48:40, CEST 2019
Kaixo,
Eztabaida hau Matrix taldean izan genuen azkenekoan nik ondorio hauek atera
nituen:
- E-posta garai batean gehienek onartutako itzulpena zen eta oraindik
nahikotxo erabiltzen da, eta Zehazki hiztegiak jasotzen du, baina beste
batzuk ez eta antza asmorik ere ez. E-posta jasotzen ez duten hiztegiek
"helbide elektroniko" generikoa zein jatorrizko "e-mail" onartu ohi dute.
- "Helbide elektroniko" edo "mezu elektroniko" bezalako generikoak ez dira
zehatzak, gaur egun "elektronikoak" diren hamaika helbide, sistema eta mezu
mota desberdin ditugu (e-mail, IRC, Mastodon, Matrix, eta abar).
Thunderbird bezalako proiektu batean agian ez da hainbesterako baina
komunikaziorako beste sistemaren bat itzultzean, "mezu" sistema horretako
mezu bati dagokio testuinguruagatik, erabiltzaileari mezu bat e-mail bidez
bidaliko bazaio, hori zehaztu beharra dago esaldia ulergarria egin nahi
bada, generikoak e-mail sistemarako erreserbatzen saiatzea ez da batere
praktikoa. Gainera proposamen hauek oso luzeak dira denak eta batzuetan ez
dira ondo sartzen ( mugikorretarako aplikazioetan, inprimakietan...),
"Posta elektronikoko helbidea" zentzu honetan okerrena da: 28 karaktere, ai
ama! Botoi batzuetan "erreproduzitu" sartzen ez bada... pentsa.
- Ahozko hizkeran erabiliena "imeila" dela esango nuke: Zein da zure
imeila? Imeil bat bidali dizut...
Gauzak horrela nik azkenaldian "e-mail" hobesten dut, itzulpena berria bada
"e-mail" zalantzarik gabe, bestela aurretik zegoena errespetatzen saiatzen
naiz esaldiak ulergarriak diren bitartean, baina zalantzarik badago
"e-mail" > "e-posta" > besteak, proiektuaren tradizioaren, esaldiaren
ulergarritasunaren, eta espazio erabilgarriaren arabera.
Nire iritzia.
Osoitz
On Tue, 27 Aug 2019 at 17:21, Julen Ruiz Aizpuru <julenx at gmail.com> wrote:
> Aupa Ander,
>
> Hau idatzi du Ander Elortondo (ander.elor at gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 abu. 27, ar. (16:24)):
> >
> > Kaixo:
> >
> > Thunderbirden orain arte email account posta elektronikoa zen besterik
> gabe (nahiko luzea horrela ere).
> > Orain Email Account eta Email address jarri dutenez...
> >
> > Posta elektroniko kontua
> > Posta elektroniko helbidea
> >
> > luzetxo ezta?
> > ideiarik?
>
> Esango nuke aurretik ere bazeudela. Nik horrela emango nituzke:
>
> (e)mail account: posta-kontua
> email address: helbide elektronikoa
>
> Transvisionek ere lagunduko dizu zenbait inkonsistentzia aurkitzen:
>
> https://transvision.mozfr.org/?recherche=Email+account&repo=gecko_strings&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings
>
> https://transvision.mozfr.org/?recherche=email+address&repo=gecko_strings&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings
>
> Lagungarri delakoan,
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190828/aaa896d5/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago