Kaixo,
Eztabaida hau Matrix taldean izan genuen azkenekoan nik ondorio hauek atera nituen:
- E-posta garai batean gehienek onartutako itzulpena zen eta oraindik nahikotxo erabiltzen da, eta Zehazki hiztegiak jasotzen du, baina beste batzuk ez eta antza asmorik ere ez. E-posta jasotzen ez duten hiztegiek "helbide elektroniko" generikoa zein jatorrizko "e-mail" onartu ohi dute.
- "Helbide elektroniko" edo "mezu elektroniko" bezalako generikoak ez dira zehatzak, gaur egun "elektronikoak" diren hamaika helbide, sistema eta mezu mota desberdin ditugu (e-mail, IRC, Mastodon, Matrix, eta abar). Thunderbird bezalako proiektu batean agian ez da hainbesterako baina komunikaziorako beste sistemaren bat itzultzean, "mezu" sistema horretako mezu bati dagokio testuinguruagatik, erabiltzaileari mezu bat
e-mail bidez
bidaliko bazaio, hori zehaztu beharra dago esaldia ulergarria egin nahi bada, generikoak e-mail sistemarako erreserbatzen saiatzea ez da batere praktikoa. Gainera proposamen hauek oso luzeak dira denak eta batzuetan ez dira ondo sartzen (
mugikorretarako aplikazioetan, inprimakietan...), "Posta elektronikoko helbidea" zentzu honetan okerrena da: 28 karaktere, ai ama! Botoi batzuetan
"erreproduzitu" sartzen ez bada... pentsa.
- Ahozko hizkeran erabiliena "imeila" dela esango nuke: Zein da zure imeila? Imeil bat bidali dizut...
Gauzak horrela nik azkenaldian "e-mail" hobesten dut, itzulpena berria bada "e-mail" zalantzarik gabe, bestela aurretik zegoena errespetatzen saiatzen naiz esaldiak ulergarriak diren bitartean, baina zalantzarik badago "e-mail" > "e-posta" > besteak, proiektuaren tradizioaren, esaldiaren ulergarritasunaren, eta espazio erabilgarriaren arabera.
Nire iritzia.
Osoitz
Aupa Ander,
Hau idatzi du Ander Elortondo (ander.elor@gmail.com) erabiltzaileak
(2019 abu. 27, ar. (16:24)):
> Kaixo:
> Thunderbirden orain arte email account posta elektronikoa zen besterik gabe (nahiko luzea horrela ere).
> Orain Email Account eta Email address jarri dutenez...
> Posta elektroniko kontua
> Posta elektroniko helbidea
> luzetxo ezta?
> ideiarik?
Esango nuke aurretik ere bazeudela. Nik horrela emango nituzke:
(e)mail account: posta-kontua
email address: helbide elektronikoa
Transvisionek ere lagunduko dizu zenbait inkonsistentzia aurkitzen:
https://transvision.mozfr.org/?recherche=Email+account&repo=gecko_strings&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings
https://transvision.mozfr.org/?recherche=email+address&repo=gecko_strings&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings
Lagungarri delakoan,
Julen.
Librezale mailing list
Librezale@librezale.eus
https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale