[Librezale] Mastodon kontua sortzeko e-mail helbidea

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Aza 28, 17:17:14, CET 2018


Aupa,

Guztion lasaitasunerako esatea Mikeli ez zaiola okerrik gertatu eta ez
duela ezta ere azken afarian sobratutako botearekin Kubara ihes egin,
gixajoa lanez topera dabil.

Txopik sortu du jada kontua mastodon.eus instantzian: librezale at mastodon.eus
da, horretarako behin behineko e-mail helbide bat erabili da. Mikelek
galdetu du ez ote den nahikoa alias batekin, nik ez dakit ondo zer
suposatzen duen horrek baina Mikelek proposatu badu ziur gauza on bat dela.

Horrek beste gai batzuk dakartza mahai gainera, aspaldi elkarren artean
hitz-egin ez ditugunak:

- Komunikazioa: Twitter kontua zeramatzaten berdinek Mastodon kontua
eramatea proposatu nuen, Mikel azkenaldian topera dabil eta Txopik laguntza
eskatu du, niri bururatzen zait komunikaziorako taldetxo bat sortu
dezakegula, ni horietako bat izateko prest.

- Zerbitzariaren eta domeinuaren ordainketa. Badirudi Mikelen
eskuzabaltasunari esker ordaintzen direla aspaldi, eta agian dagoen boteari
(Ander?) erabilera ematea komeni litzateke (eta nik oraindik egiteke dudan
ekarpentxoa egitea).

- Zerbitzariaren mantentzea lehen pertsona batek baino gehiagok
zeramatzaten, baina pisu guztia orain Mikelen bizkarrera erori dela dirudi.
Inork ez du zalantzatan jartzen ez dagoela horretarako aproposagoarik, hala
ere, egokia litzateke gauza txikiak behintzat beste norbaitek egin ahal
izango balitu eta ez da lehen aldia Mikelek atea irekita dagoela gogoratzen
digula. Honetarako ez da nahikoa gogoa eta prestutasuna, maila tekniko apur
bat behar da.

- Aztertzeko daukagu adibidez posible dugun gure Matrix-Telegram zubia guk
geuk ostatatu dezakegun ala ez, orain t2bot.io zerbitzua erabiltzen dugu
eta arazoak ematen ditu, mundu guztiak erabiltzen dugulako hori, eta
irtenbide posibleetako bat hau da, baina agian ez da bakarra.

- Gertatu da ere nire pertsona eta Librezaleren arteko identifikazio bat
eman izan dela noizbait eta gaizki-ulertuak sortzeko arriskua egon da,
Librezale oso dibertsoa denean eta izaera asanbleario bat duenean. Horrek
bi hausnarketetara narama: bat, plasta bat naizela, eta bi, apur bat utzita
daukagula dinamika asanbleario hori, eta agian berreskuratzea egokia
litzatekeela, Durangoko Azoka bueltan dago eta ziur hara hurbiltzeko asmoa
dugula askok, elkar berriz ikusteko aitzakia izan daiteke.

Izan libre, izan euskaldun!

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20181128/94ae1ca8/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago