[Librezale] Mastodon kontua sortzeko e-mail helbidea

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Aza 25, 12:58:17, CET 2018


Aupa,

Mastodon.eus proiektuaren aurkezpenaren aurretik, publikoki kontatzea ez
zegoelako, historiko batzuei Librezalek hor kontua izan beharko lukeela
pentsatzen nuela esan nizuen, ados agertu zen jendea.

Behin Mastodon.eus publikoa zela Matrix-Telegram kanalera bota nuen
berriro, nire proposamena Twitter kontua daramatzaten berdinek eramatea
izan zen (Nik dakidala Mikel eta Txopi), hor ere ez zen kontrako iritzirik
agertu. Patxik ere kontua sortzera animatzen gintuen.

Txopik adierazi zuen kontua sortzeko e-mail helbide bat behar dela, eta
hobe litzatekeela librezale.eus domeinukoa balitz.

Duela hiru egun, posta kontu hori sortzeko Mikel eta Juleni bidali nien
e-mail bat, zerbitzaria kudeatzeko baimena biek zutela uste nuelako, ez
dakit beste inork daukan. Julenek berehala erantzun zuen, azken migraziotik
berak ez duela zerbitzaria ukitu. (2017ko otsailean egin zen migrazioa,
MediaWikiren eguneraketan itxura apurtu zenekoa, nik ez dakizkit migrazio
horren xehetasunak), baina badirudi Mikel okupatuta dagoela.

Zer egingo dugu?

- Mikeli itxaroten jarraitu
- Txopik kudeatutako ikusimakusi.eus domeinuan sortu kontua (prest agertu
da)
- Doako e-mail bat sortu (Gmail, yahoo, outlook...)

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20181125/a0f6ca02/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago