Aupa,

Guztion lasaitasunerako esatea Mikeli ez zaiola okerrik gertatu eta ez duela ezta ere azken afarian sobratutako botearekin Kubara ihes egin, gixajoa lanez topera dabil.

Txopik sortu du jada kontua mastodon.eus instantzian: librezale@mastodon.eus da, horretarako behin behineko e-mail helbide bat erabili da. Mikelek galdetu du ez ote den nahikoa alias batekin, nik ez dakit ondo zer suposatzen duen horrek baina Mikelek proposatu badu ziur gauza on bat dela.

Horrek beste gai batzuk dakartza mahai gainera, aspaldi elkarren artean hitz-egin ez ditugunak:

- Komunikazioa: Twitter kontua zeramatzaten berdinek Mastodon kontua eramatea proposatu nuen, Mikel azkenaldian topera dabil eta Txopik laguntza eskatu du, niri bururatzen zait komunikaziorako taldetxo bat sortu dezakegula, ni horietako bat izateko prest.

- Zerbitzariaren eta domeinuaren ordainketa. Badirudi Mikelen eskuzabaltasunari esker ordaintzen direla aspaldi, eta agian dagoen boteari (Ander?) erabilera ematea komeni litzateke (eta nik oraindik egiteke dudan ekarpentxoa egitea).

- Zerbitzariaren mantentzea lehen pertsona batek baino gehiagok zeramatzaten, baina pisu guztia orain Mikelen bizkarrera erori dela dirudi. Inork ez du zalantzatan jartzen ez dagoela horretarako aproposagoarik, hala ere, egokia litzateke gauza txikiak behintzat beste norbaitek egin ahal izango balitu eta ez da lehen aldia Mikelek atea irekita dagoela gogoratzen digula. Honetarako ez da nahikoa gogoa eta prestutasuna, maila tekniko apur bat behar da.

- Aztertzeko daukagu adibidez posible dugun gure Matrix-Telegram zubia guk geuk ostatatu dezakegun ala ez, orain t2bot.io zerbitzua erabiltzen dugu eta arazoak ematen ditu, mundu guztiak erabiltzen dugulako hori, eta irtenbide posibleetako bat hau da, baina agian ez da bakarra.

- Gertatu da ere nire pertsona eta Librezaleren arteko identifikazio bat eman izan dela noizbait eta gaizki-ulertuak sortzeko arriskua egon da, Librezale oso dibertsoa denean eta izaera asanbleario bat duenean. Horrek bi hausnarketetara narama: bat, plasta bat naizela, eta bi, apur bat utzita daukagula dinamika asanbleario hori, eta agian berreskuratzea egokia litzatekeela, Durangoko Azoka bueltan dago eta ziur hara hurbiltzeko asmoa dugula askok, elkar berriz ikusteko aitzakia izan daiteke.

Izan libre, izan euskaldun!

Osoitz