[Librezale] Mastodon kontua sortzeko e-mail helbidea
Julen Landa Alustiza
julen a bildua zokormazo.info
Ost, Aza 28, 17:23:58, CET 2018
Nik bi seme alabekin denboa libre gehiegi ez det, baino sistemekin esku bat
bota nezake. 20 urte beranduo mikelekin berriro? Zeba ez :D
Aurrekoan ikusi nuenez telegram pasarelarekin ditugu orain arazo gehien ez?
Ze kristo instalatu beharko litzateke? Datorren astea libre dut eta badet
zubia nun jarri, zer jarri behar den da eztakidana
Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com erabiltzaileak hau idatzi zuen (2018 aza. 28,
az. 17:17):
> Aupa,
>
> Guztion lasaitasunerako esatea Mikeli ez zaiola okerrik gertatu eta ez
> duela ezta ere azken afarian sobratutako botearekin Kubara ihes egin,
> gixajoa lanez topera dabil.
>
> Txopik sortu du jada kontua mastodon.eus instantzian:
> librezale a bildua mastodon.eus da, horretarako behin behineko e-mail helbide bat
> erabili da. Mikelek galdetu du ez ote den nahikoa alias batekin, nik ez
> dakit ondo zer suposatzen duen horrek baina Mikelek proposatu badu ziur
> gauza on bat dela.
>
> Horrek beste gai batzuk dakartza mahai gainera, aspaldi elkarren artean
> hitz-egin ez ditugunak:
>
> - Komunikazioa: Twitter kontua zeramatzaten berdinek Mastodon kontua
> eramatea proposatu nuen, Mikel azkenaldian topera dabil eta Txopik laguntza
> eskatu du, niri bururatzen zait komunikaziorako taldetxo bat sortu
> dezakegula, ni horietako bat izateko prest.
>
> - Zerbitzariaren eta domeinuaren ordainketa. Badirudi Mikelen
> eskuzabaltasunari esker ordaintzen direla aspaldi, eta agian dagoen boteari
> (Ander?) erabilera ematea komeni litzateke (eta nik oraindik egiteke dudan
> ekarpentxoa egitea).
>
> - Zerbitzariaren mantentzea lehen pertsona batek baino gehiagok
> zeramatzaten, baina pisu guztia orain Mikelen bizkarrera erori dela dirudi.
> Inork ez du zalantzatan jartzen ez dagoela horretarako aproposagoarik, hala
> ere, egokia litzateke gauza txikiak behintzat beste norbaitek egin ahal
> izango balitu eta ez da lehen aldia Mikelek atea irekita dagoela gogoratzen
> digula. Honetarako ez da nahikoa gogoa eta prestutasuna, maila tekniko apur
> bat behar da.
>
> - Aztertzeko daukagu adibidez posible dugun gure Matrix-Telegram zubia guk
> geuk ostatatu dezakegun ala ez, orain t2bot.io zerbitzua erabiltzen dugu
> eta arazoak ematen ditu, mundu guztiak erabiltzen dugulako hori, eta
> irtenbide posibleetako bat hau da, baina agian ez da bakarra.
>
> - Gertatu da ere nire pertsona eta Librezaleren arteko identifikazio bat
> eman izan dela noizbait eta gaizki-ulertuak sortzeko arriskua egon da,
> Librezale oso dibertsoa denean eta izaera asanbleario bat duenean. Horrek
> bi hausnarketetara narama: bat, plasta bat naizela, eta bi, apur bat utzita
> daukagula dinamika asanbleario hori, eta agian berreskuratzea egokia
> litzatekeela, Durangoko Azoka bueltan dago eta ziur hara hurbiltzeko asmoa
> dugula askok, elkar berriz ikusteko aitzakia izan daiteke.
>
> Izan libre, izan euskaldun!
>
> Osoitz
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20181128/8609f1f0/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago