[Librezale] Nola euskaratu 'fork' (aditza)
Ander Martínez
ander.basaundi a bildua gmail.com
As, Urt 9, 21:13:08, CET 2018
Uste dut, "fork" hau eta Unix motako sistematan ematen den prozesuen "fork"
sistema deia jatorri bera dutela. Fork hura "adarkatze" itzuli izan da.
Metafora ibaien adarkatzearekin du lotura, "stream" eta bezalaxe. Erdarazko
"bifurcacion".
Hau esanda, niri "fork" bere horretan hobe iruditzen zait.
Ander
2018 urt. 10 4:08 AM erabiltzaileak hau idatzi du ("Txopi"
<txopi a bildua ikusimakusi.eus>):
09.01.2018 17:45-ean, Gorka Azkarate Zubiaur idatzi zuen:
> Kaixo Librezale,
>
> fork (aditza) euskaraz ere fork bezala itzuli dela uste dut. Buruz ari
> naiz.
>
> Microsoften hizkuntza atarian [1] _urkila_ agertzen da.
>
>
> Nola emango zenukete, esate baterako,
>
> _LineageOS; operating system forked from CyanogenMod._
>
>
> Horrela?
>
> A.
> L
> ineageOS, CyanogenMOD sistemaren urkila
> .
>
> ala horrela:
>
> B. L
> ineageOS, CyanogenMOD sistemaren forka.
>
> [1] https://www.microsoft.com/en-us/language?sString=enter&langID=eu-es
>
Galdera ona :-)
Nik orain arte fork dagoen bezala utzi dut, itzuli gabe. (Eztabaida honen
osteak ikusiko da :-)
Euskaltermen[1] begiratuz gero, informatika esparruan ingeleseko "fork"
nola euskaratu esaten ez duela ikusiko duzu. Deigarria, hain hitz arraroa
ez baita. Beste esparru batzuetan (nekazaritza, medikuntza...) hauek
agertzen dira: "diapasoia", "orrazia", "sardea". Hauek ikusita, tresnek
duten forman oinarritzen direla nahiko argi dago. Euskaltermek, kirolaren
eta industriaren kasuan "urkila" proposatzen du (gaztelaniazko "horquilla")
eta hemen ere forman oinarritutako zerbait dela ematen du. Euskaltermek,
itzulpen bat noal izan behar den argi duenean "(4)" markarekin bereizten
du. Esan bezala, informatika esparruan Euskaltermek ez du ezer proposatzen
eta beste esparruren batean "urkila" proposatzen duenean ziurtasun maila
txikienarekin egiten du.
Elhuyar hiztegi arruntak[2], "fork" hitzaren esannahien artean ez du
teknologiarena aipatzen. "sarde", "sardexka" eta horrelakoak ematen ditu;
baita "urkila" ere, baina bizikletako piezari dagokionean.
Elhuyarren zientzia eta teknologiaren hiztegi enziklopedikoan[3] "fork" ez
da aipatzen, Euskaltermekin gertatzen den antzera.
Microsoft, zuk azaldu bezala, badirudi "fork" itzultzearen aldekoa dela eta
"urkila" hautatu duela. Ondo, datu bat da, baina begiratu ditudan iturriak
ikusita, ez zait iruditzen adostasuna dagoenik, ezta gutxiago ere.
Nik pertsonalki, inork gutxik ulertuko duen euskarazko hitz bat jarri
ordez, orokorrean, nahiago dut hitz originala erabiltzea: kernel, cache,
buffer, antialiasing... Itzulpen batek indarra hartuz gero merezi du berori
erabiltzea, baina ez zait iruditzen "urkila" hitzaren kasua hori denik. Ala
agian bai?
Gainera, nire ustez, "fork" hitzarekin "buffer" (birika) hitzarekin
gertatzen den berdina gertatzen da; beraien esanahi literalak ez du gehiegi
laguntzen informatikaren esparruan duten benetako esannahia argitzen eta
horregatik, ez itzultzeak abantaila bat du.
Hala ere, esan beharra dut, "fork" hitza bai ala bai euskaratu behar banu,
"urkila" ez zait aukera txarra iruditzen. Baina esan bezala,
ulergarritasunari lehentasuna emanez, nire ustez "buffer" eta "fork" dauden
bezala uztea hobe da.
[1] http://www.euskadi.eus/euskalterm/
[2] https://hiztegiak.elhuyar.eus
[3] https://zthiztegia.elhuyar.eus
Ondo izan,
Txopi.
_______________________________________________
Librezale mailing list
Librezale a bildua librezale.eus
https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20180110/6beb3e23/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list