[Librezale] Nola euskaratu 'fork' (aditza)
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Urt 9, 20:07:47, CET 2018
09.01.2018 17:45-ean, Gorka Azkarate Zubiaur idatzi zuen:
> Kaixo Librezale,
>
> fork (aditza) euskaraz ere fork bezala itzuli dela uste dut. Buruz ari
> naiz.
>
> Microsoften hizkuntza atarian [1] _urkila_ agertzen da.
>
> Nola emango zenukete, esate baterako,
>
> _LineageOS; operating system forked from CyanogenMod._
>
> Horrela?
>
> A.
> L
> ineageOS, CyanogenMOD sistemaren urkila
> .
>
> ala horrela:
>
> B. L
> ineageOS, CyanogenMOD sistemaren forka.
>
> [1] https://www.microsoft.com/en-us/language?sString=enter&langID=eu-es
Galdera ona :-)
Nik orain arte fork dagoen bezala utzi dut, itzuli gabe. (Eztabaida
honen osteak ikusiko da :-)
Euskaltermen[1] begiratuz gero, informatika esparruan ingeleseko "fork"
nola euskaratu esaten ez duela ikusiko duzu. Deigarria, hain hitz
arraroa ez baita. Beste esparru batzuetan (nekazaritza, medikuntza...)
hauek agertzen dira: "diapasoia", "orrazia", "sardea". Hauek ikusita,
tresnek duten forman oinarritzen direla nahiko argi dago. Euskaltermek,
kirolaren eta industriaren kasuan "urkila" proposatzen du (gaztelaniazko
"horquilla") eta hemen ere forman oinarritutako zerbait dela ematen du.
Euskaltermek, itzulpen bat noal izan behar den argi duenean "(4)"
markarekin bereizten du. Esan bezala, informatika esparruan Euskaltermek
ez du ezer proposatzen eta beste esparruren batean "urkila" proposatzen
duenean ziurtasun maila txikienarekin egiten du.
Elhuyar hiztegi arruntak[2], "fork" hitzaren esannahien artean ez du
teknologiarena aipatzen. "sarde", "sardexka" eta horrelakoak ematen
ditu; baita "urkila" ere, baina bizikletako piezari dagokionean.
Elhuyarren zientzia eta teknologiaren hiztegi enziklopedikoan[3] "fork"
ez da aipatzen, Euskaltermekin gertatzen den antzera.
Microsoft, zuk azaldu bezala, badirudi "fork" itzultzearen aldekoa dela
eta "urkila" hautatu duela. Ondo, datu bat da, baina begiratu ditudan
iturriak ikusita, ez zait iruditzen adostasuna dagoenik, ezta gutxiago
ere.
Nik pertsonalki, inork gutxik ulertuko duen euskarazko hitz bat jarri
ordez, orokorrean, nahiago dut hitz originala erabiltzea: kernel, cache,
buffer, antialiasing... Itzulpen batek indarra hartuz gero merezi du
berori erabiltzea, baina ez zait iruditzen "urkila" hitzaren kasua hori
denik. Ala agian bai?
Gainera, nire ustez, "fork" hitzarekin "buffer" (birika) hitzarekin
gertatzen den berdina gertatzen da; beraien esanahi literalak ez du
gehiegi laguntzen informatikaren esparruan duten benetako esannahia
argitzen eta horregatik, ez itzultzeak abantaila bat du.
Hala ere, esan beharra dut, "fork" hitza bai ala bai euskaratu behar
banu, "urkila" ez zait aukera txarra iruditzen. Baina esan bezala,
ulergarritasunari lehentasuna emanez, nire ustez "buffer" eta "fork"
dauden bezala uztea hobe da.
[1] http://www.euskadi.eus/euskalterm/
[2] https://hiztegiak.elhuyar.eus
[3] https://zthiztegia.elhuyar.eus
Ondo izan,
Txopi.
More information about the Librezale
mailing list