[Librezale] Nola euskaratu 'fork' (aditza)

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
As, Urt 9, 22:14:49, CET 2018


ar., 2018.eko urtren 09a 21:13(e)an, Ander Martínez igorleak idatzi zuen:
> Uste dut, "fork" hau eta Unix motako sistematan ematen den prozesuen
> "fork" sistema deia jatorri bera dutela.  Fork hura "adarkatze" itzuli
> izan da.
>
> Metafora ibaien adarkatzearekin du lotura, "stream" eta bezalaxe.
> Erdarazko "bifurcacion".
>
> Hau esanda, niri "fork" bere horretan hobe iruditzen zait.

Aupa.

"Adarkatze" hitzak duen arazoa izan daiteke badagoela beste kontzeptu
bat: "branch", eta horretarako egokiagoa dela "adar", "adarkatu", etab.

Nik ere "fork", "fork bat sortu" etab. utziko nuke. Itzuli behar bada,
"deribatu" erabiliko nuke. Badirudi desberdintasun txikiren bat egon
daitekeela "fork" eta "derivative" artean, baina nire ustez ez da horren
garrantzitsua. Bideo honetan azaltzen du tipo batek zein den, bere
ustez, desberdintasun hori:
https://www.youtube.com/watch?v=P6EkwUGoCfQ

Asier.



More information about the Librezale mailing list