[Librezale] Webgunea eta zerbitzuak
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Or, Mar 10, 09:00:43, CET 2017
Aupa!
Mikel Olasagasti<mikel at olasagasti.info> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 26 21:19):
>
> Kaixo,
>
> Webgunea zerbitzariz migratu ondoren erabiltzen dugun edo erabili izan
> dugun softwarearen inguruan kezka batzuk ditut.
Despistatuta ibili naiz azkenaldian eta zerbitzariaren xehetasunak
galdu ditut. TL;DR laburpen bat egiterik bai? Ikusten dudanez
airean.net domeinua behintzat desagertu egin da eta gure makinara
librezale.eus bidez sar daiteke lehen bezala.
> - foroa[1]: FluxBB[2] izeneko software bat erabiltzen da. Foroa
> azaletik kendu da erabilera gutxi duelako. FluxBBren azken bertsioa
> egonkorra ez da gure sistema berriarekin bateragarria baino egongo da
> nola konpondu. Ezabatuko bagenu arazorik aurreikusten?
Mantentze-esfortzuak ematen zaion erabilpena eta erabilgarritasuna
gainditzen dituenean, ez. Mezuen artxiboa nolabait mantentzea ondo
legoke baina.
> - estatistikak[3]: Piwik[4] izeneko software bat erabiltzen da. Ez
> dakit inork erabiltzen duen. Migraketarekin 1.x bertsiotik 3.0.1
> bertsiora eguneratu nuen eta ez dirudi fin dabilenik. Ezabatuko bagenu
> arazorik aurreikusten? Google Analytics[5] bezelako tresnaren bat
> erabili ahalko genuke.
Estatistikak nahi balira, Piwik aukera ona da baina galdera bera
daukat: inork erabiltzen du? Erantzuna ezezkoa bada, Analytics ere
jokoz kanpo legoke.
> - Pootle: migraketaren ostean ez da pootle aktibatu. Aktibatu behar
> da? Zein da egoera eta erabilera? Bertsio berriagorik bada?
Pare bat aldiz aipatu izan dut [1] [2]: ez dut uste aktibatzeko
arrazoi sendorik dagoenik. Hortaz webgunetik dauden loturak kendu
beharko lirateke eta zerbitzariko konfigurazioa/menpekotasunak
garbitu.
Julen.
[1] https://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-August/006427.html
[2] https://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-September/013046.html
More information about the Librezale
mailing list