[Librezale] Pootle erabiltzeko baimena edo laguntza
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Iga, Ira 18, 12:45:40, CEST 2016
Eguerdi on,
Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 18 12:04):
>
> Aupa,
>
> Pootle erabiltzeko baimena edo laguntza nahiko nuke.
>
> Hau da egin nahi dudana
>
> 1) Azken bertsiora eguneratu
> 2) org domeinura dauden loturak eus domeinura aldatu
> 3) Proiektu berriak sortzeko aukera nahi dut
Aurreko hari batean komentatutakoari segida emanez [1], justu beste
norantza batean doan hari bat hastekotan nintzen. Hau da, Pootle
kentzeko proposamena aurrera nahiko nuke eraman.
Bertan aipatu nituen arrazoiak hona ekarriz:
- Ez du erabilpen aktiborik. Azken jarduera urte eta erdi baino harago
doa atzera eta ez dirudi bat-batean erabiltzen hasiko garenik;
halakorik pentsatzeko zantzurik ez dago, behintzat.
- Ez dugu softwarea bertsio-berritzeko tarterik hartu eta daukagun
bertsioak segurtasun-arazoak ditu.
Honi gehitzeko:
- Gaur egun software-proiektu libre gehienek (ez denek, noski) euren
zerbitzariak edo hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen dituzte
honetarako. Iraganean izan genezakeen beharraren kontrara, egun
daukagun beharra zalantzazkoa da nire uste apalean.
- Bertsioa berritzeak bestelako zerbitzuen beharrak dakartza (adib.
Redis). Gure testuingurua nekez eguneratuko eta landuko diren proiektu
bat edo bi izatea bada, softwareak berarekin dakartzan beharrak
gehiegizkoak direla uste dut, karga handiagoak dauden egoeretarako
moldatu baita. Jakinaren gainean diot hau, eguneroko lanean erabili,
garatu eta mantentzen baitut halako zerbitzari bat.
- Bertsio-berritzea bakarrik ez da, gero egunean mantendu beharko
genuke eta aktibo izan jarrera horretan. Tamalez orain arte nahiko
atzean geratu gara praktika honetan (WordPress edo MediaWikiri
dagokionez ere bai).
Argi utzi nahi dut azken urte eta erdi / bi urteko testuingurua
kontuan hartuz diodala hau guztia. Horri buelta emateko gogoa ez ezik
prestasuna badago, gabezia edo behar bati erantzuten badio eta benetan
agerikoa bada, nire proposamenak ez luke zentzurik eta laguntza
emateko prest nengoke. Hori bai, garbi utziz ez nukeela nahi gerora
zerbitzaria egunean mantentzeko karga nire gain hartu.
Julen.
[1] http://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-August/006427.html
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago