[Librezale] Webgunea eta zerbitzuak

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Iga, Mar 12, 17:43:27, CET 2017


Aupa,

Julen Ruiz Aizpuru<julenx at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 10 09:00):
> Aupa!
>
> Mikel Olasagasti<mikel at olasagasti.info> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko otsaila 26 21:19):
>>
>> Kaixo,
>>
>> Webgunea zerbitzariz migratu ondoren erabiltzen dugun edo erabili izan
>> dugun softwarearen inguruan kezka batzuk ditut.
>
> Despistatuta ibili naiz azkenaldian eta zerbitzariaren xehetasunak
> galdu ditut. TL;DR laburpen bat egiterik bai? Ikusten dudanez
> airean.net domeinua behintzat desagertu egin da eta gure makinara
> librezale.eus bidez sar daiteke lehen bezala.

Airean zeuden talde batzuk ez dute aurrera egin eta ondorioz itxi
aurretik migraketa egin nuen. Orain Linode-10 batean dago Librezale
Ubuntu-16.04LTS batean. [1]

>
>> - foroa[1]: FluxBB[2] izeneko software bat erabiltzen da. Foroa
>> azaletik kendu da erabilera gutxi duelako. FluxBBren azken bertsioa
>> egonkorra ez da gure sistema berriarekin bateragarria baino egongo da
>> nola konpondu. Ezabatuko bagenu arazorik aurreikusten?
>
> Mantentze-esfortzuak ematen zaion erabilpena eta erabilgarritasuna
> gainditzen dituenean, ez. Mezuen artxiboa nolabait mantentzea ondo
> legoke baina.

Artxiboa izateko errazena Mailmanek egiten duen moduan artxibo
estatiko bat sortzea izango zen. Norbait animatzen da?

>> - estatistikak[3]: Piwik[4] izeneko software bat erabiltzen da. Ez
>> dakit inork erabiltzen duen. Migraketarekin 1.x bertsiotik 3.0.1
>> bertsiora eguneratu nuen eta ez dirudi fin dabilenik. Ezabatuko bagenu
>> arazorik aurreikusten? Google Analytics[5] bezelako tresnaren bat
>> erabili ahalko genuke.
>
> Estatistikak nahi balira, Piwik aukera ona da baina galdera bera
> daukat: inork erabiltzen du? Erantzuna ezezkoa bada, Analytics ere
> jokoz kanpo legoke.
>
>> - Pootle: migraketaren ostean ez da pootle aktibatu. Aktibatu behar
>> da? Zein da egoera eta erabilera? Bertsio berriagorik bada?
>
> Pare bat aldiz aipatu izan dut [1] [2]: ez dut uste aktibatzeko
> arrazoi sendorik dagoenik. Hortaz webgunetik dauden loturak kendu
> beharko lirateke eta zerbitzariko konfigurazioa/menpekotasunak
> garbitu.

Zerbitzarian oraintxe ez dago ezer konfiguratuta beraz ez litzateke
ezer egin beharko, asko jota ezabatu. Estekak ezabatzen norbaitek esku
bat bota dezake?

Ondo izan,
Mikel

[1] https://librezale.eus/pipermail/librezale/2017-February/013289.html


More information about the Librezale mailing list