[Librezale] Gure Webgunetik .org desagerrarazi

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Abu 30, 23:58:35, CEST 2016


Aupa Osoitz,

Ez dakit zergatik baina zure jatorrizko mezua ez zait iritsi, erantzun
hau soilik.

Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
abuztuak 30 23:44):
> Wikiari errepasoa eman diot eta aurkitutakoa aldatu dut.

Primeran.

> http://pootle.librezale.eus/ helbidean org domeinura bideratzen duen lotura
> bat dago izenburuan eta nik ez dakit hori nola aldatu.

Hau aipatuta, zera gomendatuko nuke, gure Pootle zerbitzaria kentzea.
Arrazoiak sinpleak dira:

- Ez du erabilpen aktiborik. Azken jarduera urte eta erdi baino harago
doa atzera eta ez dirudi bat-batean erabiltzen hasiko garenik;
halakorik pentsatzeko zantzurik ez dago, behintzat.
- Ez dugu softwarea bertsio-berritzeko tarterik hartu eta daukagun
bertsioak segurtasun-arazoak ditu.

Uste dut zentzuzkoena zerbitzaria bertan behera uztea dela beraz.
Kargatuta dauden PO fitxategiak noranahi eraman daitezke, nola ez.

Zuek esan!

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago