[Librezale] FreeCAD: wire eta thread
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
As, Mar 7, 17:01:57, CET 2017
Ondo da. "Alanbre" erabiliko dut "wire" esateko.
Asier.
ar., 2017.eko marren 07a 13:34(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak
idatzi zuen:
>
>
> Bi kontzeptu daude FreeCADen, euskaraz berdin esan izan direnak
> beste lokalizazio batzuetan.
>
> - wire eta horren deribatua den wireframe -> (es) "alambre"
>
> - thread -> (es) "hilo" edo "rosca" - FreeCADen kasuan, "rosca" da
>
> Euskaraz: hariak
>
> Biak desberdindu nahi nituzke, baina ez dakit nola egin.
>
> Aukerak:
>
> - wire = alanbre
>
> - wire = piru (hiztegian begiratu dut, ez nuen ezagutzen)
>
> Iritzirik?
>
>
>
>
> Zure galdera erantzunik gabe gera ez dadin, horra nire bi xentimo:/
> /
> /
> wire/ eta /thread/ euskaraz emateko hitzak behar dituzula...
>
> /alanbre, kable, hari, piru/...
>
> /piru/ hitza hiztegietan erraz topa daiteke baina hiruzpalau euskara
> irakasleri galdetu diet ea ezagutzen zuten /piru/ hitza eta bai, erdi
> ahaztuta baina entzunda zeukaten. Bizkaierazko aldaera zeukaten
> entzunda: /firu. /Epe luzeko memorian topatu dute//nire lankide
> batzuek/firu /hori. Aspaldian entzun barik. Nekez irakurtzen den hitz
> horietakoa.
>
> /Piru/ hori erabiltzea, erdi-ahaztutako hitzen txokotik hitz bat
> berreskuratzea dela ematen du. Guztiok ezagutzen ditugu /alanbre,
> kable, hari, zuntz... /baina/piru...
>
> /Zilegi da erdi-ahaztutako hitzak erabiltzea horrelako itzulpen
> batean, baina agian ez da izango erabiltzaile arruntentzako erraz
> ulertzeko moduko hitza. Erabiltzaile ia guztiek, zuk eta biok bezala,
> hiztegian bilatu beharko.
>
> - thread -> "rosca" itzulpen hori ere nahiko arrotz egiten zait.
>
> Baina ez naiz eremu semantiko honetan batere ibilia.
>
>
>
> --
> Gorka Azk.
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170307/a03f3920/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list