[Librezale] FreeCAD: wire eta thread

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
As, Mar 7, 17:10:49, CET 2017


Ez dakit zein den itzulpenaren testuingurua baina etxeko tailerreko
langileak roscari beti 'harixe' batuko haria.

El 7/3/2017 5:02 p. m., "Asier Sarasua Garmendia" <asier.sarasua at gmail.com>
escribió:

> Ondo da. "Alanbre" erabiliko dut "wire" esateko.
>
> Asier.
>
> ar., 2017.eko marren 07a 13:34(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak
> idatzi zuen:
>
>
>
> Bi kontzeptu daude FreeCADen, euskaraz berdin esan izan direnak beste
>> lokalizazio batzuetan.
>>
>> - wire eta horren deribatua den wireframe -> (es) "alambre"
>
> - thread -> (es) "hilo" edo "rosca" - FreeCADen kasuan, "rosca" da
>
> Euskaraz: hariak
>
> Biak desberdindu nahi nituzke, baina ez dakit nola egin.
>
> Aukerak:
>
> - wire = alanbre
>
> - wire = piru (hiztegian begiratu dut, ez nuen ezagutzen)
>
> Iritzirik?
>
>
>
>
> Zure galdera erantzunik gabe gera ez dadin, horra nire bi xentimo:
>
> * wire* eta *thread* euskaraz emateko hitzak behar dituzula...
>
> *alanbre, kable, hari, piru*...
>
> *piru* hitza hiztegietan erraz topa daiteke baina hiruzpalau euskara
> irakasleri galdetu diet ea ezagutzen zuten *piru* hitza eta bai, erdi
> ahaztuta baina entzunda zeukaten. Bizkaierazko aldaera zeukaten entzunda: *firu.
> *Epe luzeko memorian topatu dute nire lankide batzuek* firu *hori.
> Aspaldian entzun barik. Nekez irakurtzen den hitz horietakoa.
>
> *Piru* hori erabiltzea, erdi-ahaztutako hitzen txokotik hitz bat
> berreskuratzea dela ematen du. Guztiok ezagutzen ditugu *alanbre, kable,
> hari, zuntz... *baina
>
> * piru... *Zilegi da erdi-ahaztutako hitzak erabiltzea horrelako itzulpen
> batean, baina agian ez da izango erabiltzaile arruntentzako erraz ulertzeko
> moduko hitza. Erabiltzaile ia guztiek, zuk eta biok bezala, hiztegian
> bilatu beharko.
>
> - thread ->  "rosca" itzulpen hori ere nahiko arrotz egiten zait.
>
> Baina ez naiz eremu semantiko honetan batere ibilia.
>
>
>
> ​​--
> Gorka Azk.
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale at librezale.eushttps://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170307/d7f5ba0c/attachment-0001.html>


More information about the Librezale mailing list