[Librezale] FreeCAD: wire eta thread

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Mar 7, 13:34:55, CET 2017


Bi kontzeptu daude FreeCADen, euskaraz berdin esan izan direnak beste
> lokalizazio batzuetan.
>
> - wire eta horren deribatua den wireframe -> (es) "alambre"

- thread -> (es) "hilo" edo "rosca" - FreeCADen kasuan, "rosca" da

Euskaraz: hariak

Biak desberdindu nahi nituzke, baina ez dakit nola egin.

Aukerak:

- wire = alanbre

- wire = piru (hiztegian begiratu dut, ez nuen ezagutzen)

Iritzirik?




Zure galdera erantzunik gabe gera ez dadin, horra nire bi xentimo:

*wire* eta *thread* euskaraz emateko hitzak behar dituzula...

*alanbre, kable, hari, piru*...

*piru* hitza hiztegietan erraz topa daiteke baina hiruzpalau euskara
irakasleri galdetu diet ea ezagutzen zuten *piru* hitza eta bai, erdi
ahaztuta baina entzunda zeukaten. Bizkaierazko aldaera zeukaten
entzunda: *firu.
*Epe luzeko memorian topatu dute nire lankide batzuek* firu *hori.
Aspaldian entzun barik. Nekez irakurtzen den hitz horietakoa.

*Piru* hori erabiltzea, erdi-ahaztutako hitzen txokotik hitz bat
berreskuratzea dela ematen du. Guztiok ezagutzen ditugu *alanbre, kable,
hari, zuntz... *baina

* piru... *Zilegi da erdi-ahaztutako hitzak erabiltzea horrelako itzulpen
batean, baina agian ez da izango erabiltzaile arruntentzako erraz ulertzeko
moduko hitza. Erabiltzaile ia guztiek, zuk eta biok bezala, hiztegian
bilatu beharko.

- thread ->  "rosca" itzulpen hori ere nahiko arrotz egiten zait.

Baina ez naiz eremu semantiko honetan batere ibilia.



​​--
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170307/db7d8027/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list