[Librezale] FreeCAD glosarioa
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Ots 22, 00:34:57, CET 2017
ar., 2017.eko otsren 21a 20:12(e)an, Asier Sarasua Garmendia igorleak
idatzi zuen:
> ar., 2017.eko otsren 21a 00:33(e)an, Ibai Oihanguren Sala igorleak
> idatzi zuen:
>>
>> Gabon!
>>
>> Gainetik irakurri dut soilik, baina lanekoei entzunda, "assembly"
>> hori "multzoa" moduan erabiltzen dute, horrela ikasiko zuten
>> unibertsitatean, suposatzen dut.
>> CAD assembly = CAD multzoa.
>>
>> Gainera, laneko proiektu batean diseinu arloko hitz batzuk erabiltzen
>> ditugu, eta hor ere "assembly" = "multzoa" jarri dugu. Horrez gain,
>> "CAD drawing" = "CAD planoa" moduan daukagu (erderaz ere "Plano
>> CAD"), ez dakit zerrendako "drawing" horrek zentzu bera duen...
>
> Eskerrik asko ekarpenengatik, Ibai. Bi hitz horiek hautatzeko erabili
> ditudan irizpideak azalduko ditut ondoren.
>
>
> ASSEMBLY <-> MULTZO
> Assembly hau da:
> http://www.freecadweb.org/wiki/Assembly_project
>
> Gaztelaniaz itzulpena argia litzateke nire ustez: "ensamblaje". Hala
> ere, FreeCADen "montaje" erabili dute.
>
> "Multzo" hitzak, nire ustez, ez du adierazten modu egokian osagaiek
> haien artean harreman zuzenak dituztela, osotasun baten parte direla,
> eta garrantzitsuagoa dena, osagaiak elkarrekin muntatu behar direla
> (bakoitza bere tokian) "assembly" hori sortzeko.
>
> Bestalde, Elhuyarren "muntaia, muntaketa" proposatu dute, eta
> Euskaltermeko hiztegiak begiratuta ere, "muntaketa" gehiagotan erabili
> dute ("multzo" ere bai noizbait). Morris hiztegiak "muntaketa" edo
> "muntatze" erabiltzen du kasu guztietan.
>
> Azkenik, "multzo" hitza jadanik hartuta neukan beste kontzeptu
> baterako: ingelesezko "set" esateko. Adibidez:
>
> "Generate a Trajectory from a set of edges" -> "Sortu ibilbide bat
> ertz multzo batetik"
>
>
> DRAWING <-> PLANO
> "Plano" hitza hartuta daukat beste kontzeptu baterako: "plane". Adibidez:
>
> "The area of the projection of this object onto the XY plane" ->
> "Objektu honen proiekzioaren area XY planoan"
>
> Bestalde, kontuan hartu behar da FreeCADen ez dela soilik 2D eran
> marrazten, hiru dimentsiotan ere egiten dela. Beraz, "plano" hitzak
> dituen 2D konnotazioak saihesten dira "marrazki" erabilita.
>
> Elhuyar hiztegiak "marrazki" besterik ez dute proposatu; Morrisen ere
> "marrazki"; eta Euskaltermen bai ikusi dudala biak ematen dituztela,
> esan nahi den kontzeptuaren arabera.
>
> Eskerrik asko.
>
> Asier.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Gabon Asier!
Assembly erderaz "conjunto" gisa erabiltzen dute hemen... suposatzen dut
itzulpenen kontua ez dela inoiz zientzia zehatza ;) Ulertzen ditut zure
azalpenak eta hartutako erabakiak, animo itzulpenarekin!
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170222/461f06f2/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list