[Librezale] FreeCAD glosarioa

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
As, Ots 21, 20:12:24, CET 2017


ar., 2017.eko otsren 21a 00:33(e)an, Ibai Oihanguren Sala igorleak
idatzi zuen:
>
> Gabon!
>
> Gainetik irakurri dut soilik, baina lanekoei entzunda, "assembly" hori
> "multzoa" moduan erabiltzen dute, horrela ikasiko zuten
> unibertsitatean, suposatzen dut.
> CAD assembly = CAD multzoa.
>
> Gainera, laneko proiektu batean diseinu arloko hitz batzuk erabiltzen
> ditugu, eta hor ere "assembly" = "multzoa" jarri dugu. Horrez gain,
> "CAD drawing" = "CAD planoa" moduan daukagu (erderaz ere "Plano CAD"),
> ez dakit zerrendako "drawing" horrek zentzu bera duen...

Eskerrik asko ekarpenengatik, Ibai. Bi hitz horiek hautatzeko erabili
ditudan irizpideak azalduko ditut ondoren.


ASSEMBLY <-> MULTZO
Assembly hau da:
http://www.freecadweb.org/wiki/Assembly_project

Gaztelaniaz itzulpena argia litzateke nire ustez: "ensamblaje". Hala
ere, FreeCADen "montaje" erabili dute.

"Multzo" hitzak, nire ustez, ez du adierazten modu egokian osagaiek
haien artean harreman zuzenak dituztela, osotasun baten parte direla,
eta garrantzitsuagoa dena, osagaiak elkarrekin muntatu behar direla
(bakoitza bere tokian) "assembly" hori sortzeko.

Bestalde, Elhuyarren "muntaia, muntaketa" proposatu dute, eta
Euskaltermeko hiztegiak begiratuta ere, "muntaketa" gehiagotan erabili
dute ("multzo" ere bai noizbait). Morris hiztegiak "muntaketa" edo
"muntatze" erabiltzen du kasu guztietan.

Azkenik, "multzo" hitza jadanik hartuta neukan beste kontzeptu baterako:
ingelesezko "set" esateko. Adibidez:

"Generate a Trajectory from a set of edges" -> "Sortu ibilbide bat ertz
multzo batetik"


DRAWING <-> PLANO
"Plano" hitza hartuta daukat beste kontzeptu baterako: "plane". Adibidez:

"The area of the projection of this object onto the XY plane" ->
"Objektu honen proiekzioaren area XY planoan"

Bestalde, kontuan hartu behar da FreeCADen ez dela soilik 2D eran
marrazten, hiru dimentsiotan ere egiten dela. Beraz, "plano" hitzak
dituen 2D konnotazioak saihesten dira "marrazki" erabilita.

Elhuyar hiztegiak "marrazki" besterik ez dute proposatu; Morrisen ere
"marrazki"; eta Euskaltermen bai ikusi dudala biak ematen dituztela,
esan nahi den kontzeptuaren arabera.

Eskerrik asko.

Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170221/c008d187/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list