[Librezale] Irrati libreak, soft librea: Librezaleren esperientzia

Xabier Landabidea txerren a bildua gmail.com
As, Ots 21, 10:35:09, CET 2017


Egun on lagunok

97 irratitik <https://97irratia.info/> idazten dizuegu, Martxoaren 4, 11
eta 25ean Bilboko gure estudioetan egingo dugun ikastaroaren inguruan.

*Martxoaren 4ko saioan* software librearen oinarriei buruzko saio bat egin
nahi dugu, maila ideologiko/politiko/filosofikoan irratigintzaren eta
software askearen inguruan diskutitzeko.

Asko gustatuko litzaiguke Librezale elkartetik proiektua azaltzera norbait
etorri ahal balitz, labur labur Euskal Herrian soft librearen inguruan
dagoen mugimenduaren berri eman eta lau trazo ematera. Ez luke luze hartu
behar, ordu erdiko azalpen bat eta galderarik sortuko balitz solasalditxo
bat.

Nola ikusten duzue?

Ikastaroa goizeko 10etatik eguerdiko 2etara artean izango da, eta etorri
nahi bazenute libre genuke Librezaleri eskainitako tartea ze ordutan jarri
erabakitzea (hasieran, amaieran...)

Interesatuko zaizuelakoan...

Besarkada!

txabi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170221/d3547a16/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list