[Librezale] Librezaleren komunikazio kanalak. Hausnarketa
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Al, Abe 25, 21:37:10, CET 2017
Aupa,
Eztabaidak Telegram taldean jarraitu du eta hainbat aukera jarri dira mahai
gainean: https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-kanalak
Aukeraketa bat egitea zaila da, eta jendeak erabili nahi dituen sistemen
arteko zubiak eraikitzea dirudi egokiena, Telegram eta Matrix sareen arteko
zubi bat probatu dugu, orain hau talde nagusian ezartzea aztertzen dut.
Matrix-en helburu bat beste sareekin zubiak natiboki eraikitzea da:
https://archive.fosdem.org/2017/schedule/event/encrypting_matrix/
Jada martxan dauden IRC eta Gitter zubiak dira Matrixen nahi den integrazio
mailaren adibidea. Helburu hau izanik, printzipioz egokia dirudi Matrix
eskemaren erdian kokatzea, baina ez da aukera bakarra, egon badaude ia sare
guztien arteko zubiak ezartzeko bestelako irtenbideak ere.
Nola egin daiteke gaur:
Matrix-Telegram zubi ofiziala garatu bitartean Telematrix erabili daiteke,
Telegram bot batek mezuak alde batetik bestera kopiatzen ditu:
https://github.com/SijmenSchoon/telematrix
Garatzaileak ez du bukatutzat ematen baina Matrix ostalari batzuk
eskuragarri jartzen dute jada, guk tchncs.de zerbitzaria erabili dugu
probazale - zubiproba ezartzeko.
Zerbitzariak federatuta daudenez Telematrix eta sinkronizatutako Matrix
gela zerbitzari desberdinetan egon daitezke, eta badago t2bot.io zerbitzua
ere (MatrixHQ gelan aipatu didate). Honek matrixerako zubiak eta tresnak
jartzen ditu eskuragarri, hona zerbitzariaren kodea:
https://github.com/t2bot/t2bot.io Beraien Matrix gelan abuztu bukaerakoko
egun batean 20 minutuko atzerapenaren bat aipatzen da, ordutik ez du inork
beste arazorik aipatu.
Gure aukerak:
Matrix erabiliko badugu helbide erraz bat hobe, nik uste.
- matrix.org zerbitzari zentralean ostatatutako gela bat #librezale:
matrix.org litzateke, eta Telegram zubi ofiziala garatu bitartean t2bot.io
zerbitzariko Telematrix bota erabili daiteke.
- Beste aukera bat Matrix zerbitzaria (synapse) eta Telematrix guk
ostatatzea litzateke #librezale:librezale.eus, honek bestelako zubi batzuk
probatzea erraztuko luke, nik ez dut aukera hori aztertuko gehiago
dakitenak daudelako.
- Hirugarren aukera bat gehiago egonkortu arte itxarotea da.
Aurreikusitako ondorioak:
Telegram-Matrix zubia ezartzean elkarrizketa berean parte hartu ahalko dugu
Telegram zein Matrix erabilita.
Zubia ezartzen den unetik aurrera elkarrizketa sare bietan egongo da
kopiatuta. Matrix-ek erreplikak egiten ditu parte hartzaileen
zerbitzarietan, diseinuz, informazioak iraun dezan.
Matrixeko gela, Telegramekoa bezala irekia eta zifratu gabea da. Matrix
taldea orain konfiguratuta dagoen moduan, esteka bati jarraituz kuxkuxeatu
daiteke eta parte hartzea irekia da.
Oharra: Taldea erabat irekia bada ere Matrixek zifratzea natiboki onartzen
du, algoritmo ezagunak erabiltzen ditu eta auditatuta dago, baina
interfazea bukatu gabe dago eta orain deserosoa da. (Komunikazio zifratua
orain nahi bada agian XMPP hobe)
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20171225/b33e7c11/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list