[Librezale] Librezaleren komunikazio kanalak. Hausnarketa

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Abe 28, 14:02:37, CET 2017


al., 2017.eko aberen 25a 21:37(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
> 
> Eztabaidak Telegram taldean jarraitu du eta hainbat aukera jarri dira mahai
> gainean: https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-kanalak
> 
[...]
> Gure aukerak:
> 
> Matrix erabiliko badugu helbide erraz bat hobe, nik uste.
> 
> - matrix.org zerbitzari zentralean ostatatutako gela bat #librezale:
> matrix.org litzateke, eta Telegram zubi ofiziala garatu bitartean t2bot.io
> zerbitzariko Telematrix bota erabili daiteke.
> 
> - Beste aukera bat Matrix zerbitzaria (synapse) eta Telematrix guk
> ostatatzea litzateke #librezale:librezale.eus, honek bestelako zubi batzuk
> probatzea erraztuko luke, nik ez dut aukera hori aztertuko gehiago
> dakitenak daudelako.
> 
> - Hirugarren aukera bat gehiago egonkortu arte itxarotea da.

3. aukera ez dut beharrezkoa ikusten. Sor dezagun Matrix taldea eta has
gaitezen Telegram zubia erabiltzen. Jardunak esango digu horrela
jarraitu nahi dugun edo zerbait aldatu nahi dugun, ez?

1. eta 2. aukerei buruz, euskal talde gehiago baleude Matrix erabiltzen
agian mereziko luke guk Matrix zerbitzari bat jartzea eta mantentzea,
baina oraingoz gehiegizkoa iruditzen zait. Beraz, ni 1. aukeraren alde.

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


More information about the Librezale mailing list