Aupa,

Eztabaidak Telegram taldean jarraitu du eta hainbat aukera jarri dira mahai gainean: https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-kanalak

Aukeraketa bat egitea zaila da, eta jendeak erabili nahi dituen sistemen arteko zubiak eraikitzea dirudi egokiena, Telegram eta Matrix sareen arteko zubi bat probatu dugu, orain hau talde nagusian ezartzea aztertzen dut.

Matrix-en helburu bat beste sareekin zubiak natiboki eraikitzea da: https://archive.fosdem.org/2017/schedule/event/encrypting_matrix/

Jada martxan dauden IRC eta Gitter zubiak dira Matrixen nahi den integrazio mailaren adibidea. Helburu hau izanik, printzipioz egokia dirudi Matrix eskemaren erdian kokatzea, baina ez da aukera bakarra, egon badaude ia sare guztien arteko zubiak ezartzeko bestelako irtenbideak ere.

Nola egin daiteke gaur:

Matrix-Telegram zubi ofiziala garatu bitartean Telematrix erabili daiteke, Telegram bot batek mezuak alde batetik bestera kopiatzen ditu: https://github.com/SijmenSchoon/telematrix

Garatzaileak ez du bukatutzat ematen baina Matrix ostalari batzuk eskuragarri jartzen dute jada, guk tchncs.de zerbitzaria erabili dugu probazale - zubiproba ezartzeko.

Zerbitzariak federatuta daudenez Telematrix eta sinkronizatutako Matrix gela zerbitzari desberdinetan egon daitezke, eta badago t2bot.io zerbitzua ere (MatrixHQ gelan aipatu didate). Honek matrixerako zubiak eta tresnak jartzen ditu eskuragarri, hona zerbitzariaren kodea: https://github.com/t2bot/t2bot.io Beraien Matrix gelan abuztu bukaerakoko egun batean 20 minutuko atzerapenaren bat aipatzen da, ordutik ez du inork beste arazorik aipatu.

Gure aukerak:

Matrix erabiliko badugu helbide erraz bat hobe, nik uste.

- matrix.org zerbitzari zentralean ostatatutako gela bat #librezale:matrix.org litzateke, eta Telegram zubi ofiziala garatu bitartean t2bot.io zerbitzariko Telematrix bota erabili daiteke.

- Beste aukera bat Matrix zerbitzaria (synapse) eta Telematrix guk ostatatzea litzateke #librezale:librezale.eus, honek bestelako zubi batzuk probatzea erraztuko luke, nik ez dut aukera hori aztertuko gehiago dakitenak daudelako.

- Hirugarren aukera bat gehiago egonkortu arte itxarotea da.

Aurreikusitako ondorioak:

Telegram-Matrix zubia ezartzean elkarrizketa berean parte hartu ahalko dugu Telegram zein Matrix erabilita.

Zubia
ezartzen den unetik aurrera elkarrizketa sare bietan egongo da
kopiatuta. Matrix-ek erreplikak egiten ditu parte hartzaileen
zerbitzarietan, diseinuz, informazioak iraun dezan.

Matrixeko
gela, Telegramekoa bezala irekia eta zifratu gabea da. Matrix taldea
orain konfiguratuta dagoen moduan, esteka bati jarraituz kuxkuxeatu
daiteke eta parte hartzea irekia da.

Oharra: Taldea erabat
irekia bada ere Matrixek zifratzea natiboki onartzen du, algoritmo
ezagunak erabiltzen ditu eta auditatuta dago, baina interfazea bukatu
gabe dago eta orain deserosoa da. (Komunikazio zifratua orain nahi bada agian XMPP hobe)

Osoitz