[Librezale] Abuztuko proiektua?

Lierni GARMENDIA ARRATIBEL lierni.garmendia a bildua jakintza.net
Ost, Abu 9, 17:11:22, CEST 2017


Aupa, Alex!

Primeran!

Mila esker animatzeagatik!

Lierni

*Lierni Garmendia*

*EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea*

*Zuzentzailea*

*Hizkuntz irakaslea*

2017-08-09 16:29 GMT+02:00 Alexander Gabillondo <alexgabilondo a bildua gmail.com>:

> Aupa Lierni,
>
> Bidali niri beste 100 ongi iruditzen bazaizu.
>
> Alex
>
> az., 2017.eko aburen 09a 16:24(e)an, Lierni GARMENDIA ARRATIBEL igorleak
> idatzi zuen:
>
> Kaixo, bikote!
>
> Barkatu orain arte ez erantzun izana, oso lanpetuta ibili naiz. Bada,
> horrela egingo dugu orduan: Iñigo eta ni ari gara itzultzen dagoeneko;
> zuri, Osoitz, 100 esaldi eta jarraibideak bidali dizkizut oraintxe; eta
> beste inor animatzen bada, ongi etorria izango da. Animatu! Ea denon artean
> lortzen dugun!
>
> Mila esker denoi,
>
> Lierni
>
> *Lierni Garmendia*
>
> *EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea *
>
> *Zuzentzailea *
>
> *Hizkuntz irakaslea *
>
> 2017-08-04 1:57 GMT+02:00 Inigo Jauregi <ijauregi a bildua cmcrc.com>:
>
>> Kaixo Osoitz,
>>
>> Eskerrikasko zure denbora hartzeagatik lan honetan laguntzeko. Beste
>> batenbat animatzen bada agian lortuko dugu. Dena den, ez gaude derrigortuta
>> abuztuan amaitzea. Lehen artikulua LREC izeneko konferentzi batera
>> bidaltzeko asmotan gaude, eta artikulua bidaltzeko epea irailaren 25a da.
>> Ordurako korpusa eta emaitzak ez baditugu, ez du axola, beranduago
>> publikatzen saia gaitezke datu base hau, eta lehen artikuluarentzat iada
>> existitzen den korpus bat erabili.
>>
>> Lierni ia hasi denez esaldi batzuk itzultzen, agian hoberena berak
>> bidaltzea zuretzako esaldiak. Ondo iruditzen al zaizu Lierni?
>>
>> Milesker zuen laguntzagatik!
>> Inigo Jauregi Unanue
>>
>> 2017-08-04 2:13 GMT+10:00 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>:
>>
>>> Aupa,
>>>
>>> Kopian jarri zaitut Iñigo ez dakidalako zerrendara harpidetuta zauden,
>>> bitan jasotzen baduzu barkatu.
>>>
>>> Beste inor apuntatzen ez bada agian ez du pena merezi zerbitzari bat
>>> muntatzen denbora galtzea eta hobe da lanean hastea:
>>>
>>> * 22 x 2.000 = 44.000 hitz
>>> * Abuztuan bukatzeko
>>>
>>> Ahal dudan neurrian lagunduko dut baina epe laburra iruditzen zait,
>>> bereziki Abuztuan, asko oporretan daude eta nik ere badut asmoa egun batzuk
>>> desagertzeko.
>>>
>>> Pasatu esaldi batzuk (100 esaterako) eta egiten joango naiz.
>>>
>>> Osoitz
>>>
>>> Inigo Jauregi<ijauregi a bildua cmcrc.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>> abuztua 3 03:25):
>>>
>>> Aupa Lierni eta Osoitz!
>>>>
>>>> Milesker hain azkar erantzuteagatik.
>>>>
>>>> Esan duzun moduan badaude iada *en-eu* korpus batzuk eskuragarri
>>>> sarean, adibidez, GNOME. Beste korpus gutxi batzuk ere aurki daitezke
>>>> OPUS <http://opus.lingfil.uu.se/index.php> webgunean. Begiratu diegu
>>>> horiei pixka bat eta uste dugu esaldiak laburrak eta nahiko simpleak
>>>> direla, eta beraz, Googlek iada horrelako esaldiekin nahiko lan ona egiten
>>>> duela. Horregatik, WMT <http://www.statmt.org/wmt16/> lehiaketan
>>>> aurkezten diren moduko korpus txiki bat sortu nahi dugu. Aukeratu ditugun
>>>> esaldiak bataz-beste 22 hitzeko luzera dute eta esaldi konplexuak dira.
>>>>
>>>> Gure helburua ez da Google erabiltzea, baizik eta Google baino
>>>> itzultzaile hobe bat sortzea. OpenNMT <http://opennmt.net/> izeneko
>>>> tresna bat erabiltzen hasi gara. Software librea da eta barruan guk nahi
>>>> ditugun aldaketak egitea ahalbidetzen digu. Baditugu ideia batzuk buruan
>>>> existitzen diren NMTak hobetzeko, eta horietako bat, Googlek erabat zehatz
>>>> itzuli gabeko esaldiak nolabait aprobetxatzea da.
>>>>
>>>> Dena dela, hilabete daramagu honetan lanean eta lehenengo ikerketan ez
>>>> dugu sistemaren arkitekturan berrikuntza handirik proposatuko. OpenNMTren
>>>> burutzea aztertuko dugu eta gero hasi hura hobetzen. Horretarako sortu nahi
>>>> dugu esaldi luzeen korpus bat. Agian, iada existitzen diren beste korpusak
>>>> ere erabiliko ditugu (PaCo_EnEu, GNOME... ), nahiz eta esaldi
>>>> laburragoak izan, eta esaldien luzeraren araberako analisi bat egin.
>>>>
>>>> Amaitzeko, zuei hobe iruditzen zaizuen plataformarekin ados nago. Horri
>>>> buruz zuek gehiago dakizue. Ideala abuztu amaierarako korpusa prest izatea
>>>> izango litzateke. Bitartean PaCo_EnEu korpusarekin ari naiz lanean.
>>>>
>>>> Laster arte,
>>>> Inigo Jauregi Unanue
>>>>
>>>> 2017-08-02 23:22 GMT+10:00 Lierni GARMENDIA ARRATIBEL <
>>>> lierni.garmendia a bildua jakintza.net>:
>>>>
>>>>> Kaixo berriro!
>>>>>
>>>>> Bai, ezta? Iñigo nirekin harremanetan jarri zenean ez nuen bi aldiz
>>>>> pentsatu eta lagunduko niola esan nion!
>>>>>
>>>>> Kontua da ez dela lokalizazioa berez, corpus baten itzulpena baizik,
>>>>> eta nahiko zabala. Horregatik proposatzen nuen itzulpen proiektu ireki bat
>>>>> sortzea itzulpengintzarako crowdsourcing plataforma batean eta gero ahalik
>>>>> eta itzultzaile gehien lortzea, itzultzaile bakoitzak gutxiago itzultzeko.
>>>>>
>>>>> Iñigok bidali didan materiala jarraibideak eta hiru .csv fitxategi
>>>>> dira, Calc-ekin ireki beharrekoak. Hiru zutabe dituzte: ingelesezko
>>>>> jatorrizko esaldien zutabea, Google-ren euskarazko itzulpenen zutabea eta
>>>>> euskarazko esaldi zuzena idazteko zutabea. Hiru .csv fitxategiekin proiektu
>>>>> ireki bat sortzerik bagenu itzulpengintzarako crowdsourcing plataforma
>>>>> batean...
>>>>>
>>>>> Zer iruditzen zaizue? Egin daiteke?
>>>>>
>>>>> Zure zalantzari dagokionez, oraintxe idatziko diot Iñigori, agian ez
>>>>> baitu aztertu aukera hori. Helaraziko dizuet bere erantzuna erantzuten
>>>>> didanean.
>>>>>
>>>>> Lierni
>>>>>
>>>>> *Lierni Garmendia*
>>>>>
>>>>> *EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea *
>>>>>
>>>>> *Zuzentzailea *
>>>>>
>>>>> *Hizkuntz irakaslea *
>>>>>
>>>>> 2017-08-02 14:35 GMT+02:00 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>:
>>>>>
>>>>>> Aupa Lierni,
>>>>>>
>>>>>> Niri ideia orokorrean oso interesgarria iruditzen zait, denok amestu
>>>>>> dugu itzulpenak egiterako orduan lan astunena kenduko digun tresnaren bat.
>>>>>>
>>>>>> Aipatzen duzun itzulpen proiektu horrentzat, proiektua software
>>>>>> librea bada, Crowdin, Transifex edo hosted.weblate bezalako zerbitzari
>>>>>> batean jartzea dago, beste aukera bat weblate softwarea norberaren
>>>>>> zerbitzari batean instalatzea da. Librezalek badu Pootle instalazio bat,
>>>>>> baina zaharkituta dago, ez dugu erabiltzen, eta ez eguneratzea erabaki zen
>>>>>> Pootle bertsio berriak mantentzeko oso konplexuak omen direlako, aurreko
>>>>>> astean pribatuan apur bat hitz egin genuen gutariko batzuk Weblate
>>>>>> softwarea Librezaleren zerbitzarian instalatzeari buruz, baina oraindik ez
>>>>>> dugu egiaztatu posiblea den ezta zerrendan eztabaidatu.
>>>>>>
>>>>>> Zalantza bat ere badut, Googlek egindako itzulpen automatikoak eskuz
>>>>>> egindako itzulpenekin konparatzea bada helburua, zergatik ez egin
>>>>>> alderantziz? Itzulpen okerrak zuzendu ordez, jada orokorrean ontzat ematen
>>>>>> den itzulpen bat hartu, demagun GNOME eta kate horiek guztiak Googlei
>>>>>> itzultzea eskatu.
>>>>>>
>>>>>> Osoitz
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Lierni GARMENDIA ARRATIBEL<lierni.garmendia a bildua jakintza.net> igorleak
>>>>>> hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 2 09:32):
>>>>>>
>>>>>> Egun on guztioi!
>>>>>>>
>>>>>>> Lehenik eta behin, partekatu nahi nuen asko poztu ninduela
>>>>>>> LibreOffice 5.4 argitaratu zutela eta euskaraz ere bazetorrela irakurtzeak.
>>>>>>> Zorionak, Librezale!
>>>>>>>
>>>>>>> Abuztuko proiektuari dagokionez, ea zer iruditzen zaizuen nire
>>>>>>> proposamena. Ezberdina da, baina euskal komunitatearentzat eta
>>>>>>> Librezalerentzat oso interesgarria eta etorkizunean oso erabilgarria izan
>>>>>>> daitekeela iruditzen zait.
>>>>>>>
>>>>>>> Iñigo Jauregi Sydneyko Unibertsitatean doktoretza-ikerketa bat
>>>>>>> egiten ari den gazte euskalduna da. Telekomunikazio-ingeniaria da bera,
>>>>>>> baina ingelesa-euskara itzulpen automatiko neuronala (Neural Machine
>>>>>>> Translation, NMT) ari da ikertzen orain, eta horregatik jarri da
>>>>>>> harremanetan nirekin: lehendik dagoen ingelesa-euskara corpusa txikiegia da
>>>>>>> eta zabaldu egin nahi du itzultzaile automatikoa entrenatzen hasteko, eta,
>>>>>>> horretarako, corpus bat prestatu du eta ingelesetik euskarara itzuli nahi
>>>>>>> du. Zer iruditzen zaizue? Laguntzeko prest zaudete? Abuztuko proiektua ez
>>>>>>> bada, laguntzeko prest dago inor?
>>>>>>>
>>>>>>> Nik hau pentsatu dut: Itzulpen proiektu bat sortu itzulpengintzarako
>>>>>>> crowdsourcing plataforma batean, zeinak itzulpen memoria (TM) komun bat eta
>>>>>>> glosategi komun bat sortzea eta elikatzea ahalbidetzen duen. Horrela,
>>>>>>> errazagoa, azkarragoa eta koherenteagoa izango da itzulpena, eta egokiagoa
>>>>>>> corpusa, bere ikerketarako. Gero, ahalik eta itzultzaile gehien lortu
>>>>>>> beharko genituzke, itzultzaile bakoitzak gutxiago itzultzeko.
>>>>>>>
>>>>>>> Atxikita bidaltzen dizuet pasatu didan dokumentua. Bertan aurkituko
>>>>>>> dituzue proiektuaren inguruko xehetasunak.
>>>>>>>
>>>>>>> Zuen erantzunaren zain geratzen naiz,
>>>>>>>
>>>>>>> Lierni
>>>>>>>
>>>>>>> *Lierni Garmendia*
>>>>>>>
>>>>>>> *EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea *
>>>>>>>
>>>>>>> *Zuzentzailea *
>>>>>>>
>>>>>>> *Hizkuntz irakaslea *
>>>>>>>
>>>>>>> 2017-08-01 18:58 GMT+02:00 Asier Sarasua Garmendia <
>>>>>>> asier.sarasua a bildua gmail.com>:
>>>>>>>
>>>>>>>> ar., 2017.eko aburen 01a 13:39(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>>>>>>>> > Aupa,
>>>>>>>> >
>>>>>>>> > Hilabeteko proiektua bizirik mantendu da, beraz, jarrai dezagun...
>>>>>>>> >
>>>>>>>> > Ni Riot itzultzen hasi naiz, hori jarri dezakegu proiektu gisa edo
>>>>>>>> > ohiko eztabaida eta bozketa egin.
>>>>>>>> >
>>>>>>>> > Zer diozue?
>>>>>>>>
>>>>>>>> Nik ez dut askorik egingo abuztuan, LibreOffice laguntzaren
>>>>>>>> itzulpena
>>>>>>>> bukatzea ez bada; beraz nire partetik, zuk nahi duzuna.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Nik beste proiektu bat dut begiz jota: LMMS[1]. Hurrengo baterako.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Asier.
>>>>>>>>
>>>>>>>> [1]https://lmms.io/
>>>>>>>>
>>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>>> Librezale mailing list
>>>>>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>> Librezale mailing list
>>>>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Librezale mailing list
>>>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>>
>>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.eushttps://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170809/d2aa33df/attachment-0001.html>


More information about the Librezale mailing list