[Librezale] Abuztuko proiektua?
Alexander Gabillondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Abu 9, 16:29:58, CEST 2017
Aupa Lierni,
Bidali niri beste 100 ongi iruditzen bazaizu.
Alex
az., 2017.eko aburen 09a 16:24(e)an, Lierni GARMENDIA ARRATIBEL igorleak
idatzi zuen:
> Kaixo, bikote!
>
> Barkatu orain arte ez erantzun izana, oso lanpetuta ibili naiz. Bada,
> horrela egingo dugu orduan: Iñigo eta ni ari gara itzultzen dagoeneko;
> zuri, Osoitz, 100 esaldi eta jarraibideak bidali dizkizut oraintxe;
> eta beste inor animatzen bada, ongi etorria izango da. Animatu! Ea
> denon artean lortzen dugun!
>
> Mila esker denoi,
>
> Lierni
>
> *Lierni Garmendia*
> /EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea
> /
> /Zuzentzailea
> /
> /Hizkuntz irakaslea
> /
>
> 2017-08-04 1:57 GMT+02:00 Inigo Jauregi <ijauregi a bildua cmcrc.com
> <mailto:ijauregi a bildua cmcrc.com>>:
>
> Kaixo Osoitz,
>
> Eskerrikasko zure denbora hartzeagatik lan honetan laguntzeko.
> Beste batenbat animatzen bada agian lortuko dugu. Dena den, ez
> gaude derrigortuta abuztuan amaitzea. Lehen artikulua LREC izeneko
> konferentzi batera bidaltzeko asmotan gaude, eta artikulua
> bidaltzeko epea irailaren 25a da. Ordurako korpusa eta emaitzak ez
> baditugu, ez du axola, beranduago publikatzen saia gaitezke datu
> base hau, eta lehen artikuluarentzat iada existitzen den korpus
> bat erabili.
>
> Lierni ia hasi denez esaldi batzuk itzultzen, agian hoberena berak
> bidaltzea zuretzako esaldiak. Ondo iruditzen al zaizu Lierni?
>
> Milesker zuen laguntzagatik!
> Inigo Jauregi Unanue
>
> 2017-08-04 2:13 GMT+10:00 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com
> <mailto:oelkoro a bildua gmail.com>>:
>
> Aupa,
>
> Kopian jarri zaitut Iñigo ez dakidalako zerrendara harpidetuta
> zauden, bitan jasotzen baduzu barkatu.
>
> Beste inor apuntatzen ez bada agian ez du pena merezi
> zerbitzari bat muntatzen denbora galtzea eta hobe da lanean
> hastea:
>
> * 22 x 2.000 = 44.000 hitz
> * Abuztuan bukatzeko
>
> Ahal dudan neurrian lagunduko dut baina epe laburra iruditzen
> zait, bereziki Abuztuan, asko oporretan daude eta nik ere
> badut asmoa egun batzuk desagertzeko.
>
> Pasatu esaldi batzuk (100 esaterako) eta egiten joango naiz.
>
> Osoitz
>
> Inigo Jauregi<ijauregi a bildua cmcrc.com <mailto:ijauregi a bildua cmcrc.com>>
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 3 03:25):
>
> Aupa Lierni eta Osoitz!
>
> Milesker hain azkar erantzuteagatik.
>
> Esan duzun moduan badaude iada /en-eu/ korpus batzuk
> eskuragarri sarean, adibidez, GNOME. Beste korpus gutxi
> batzuk ere aurki daitezke OPUS
> <http://opus.lingfil.uu.se/index.php> webgunean. Begiratu
> diegu horiei pixka bat eta uste dugu esaldiak laburrak eta
> nahiko simpleak direla, eta beraz, Googlek iada horrelako
> esaldiekin nahiko lan ona egiten duela. Horregatik, WMT
> <http://www.statmt.org/wmt16/> lehiaketan aurkezten diren
> moduko korpus txiki bat sortu nahi dugu. Aukeratu ditugun
> esaldiak bataz-beste 22 hitzeko luzera dute eta esaldi
> konplexuak dira.
>
> Gure helburua ez da Google erabiltzea, baizik eta Google
> baino itzultzaile hobe bat sortzea. OpenNMT
> <http://opennmt.net/> izeneko tresna bat erabiltzen hasi
> gara. Software librea da eta barruan guk nahi ditugun
> aldaketak egitea ahalbidetzen digu. Baditugu ideia batzuk
> buruan existitzen diren NMTak hobetzeko, eta horietako
> bat, Googlek erabat zehatz itzuli gabeko esaldiak nolabait
> aprobetxatzea da.
>
> Dena dela, hilabete daramagu honetan lanean eta lehenengo
> ikerketan ez dugu sistemaren arkitekturan berrikuntza
> handirik proposatuko. OpenNMTren burutzea aztertuko dugu
> eta gero hasi hura hobetzen. Horretarako sortu nahi dugu
> esaldi luzeen korpus bat. Agian, iada existitzen diren
> beste korpusak ere erabiliko ditugu (PaCo_EnEu,
> GNOME... ), nahiz eta esaldi laburragoak izan, eta
> esaldien luzeraren araberako analisi bat egin.
>
> Amaitzeko, zuei hobe iruditzen zaizuen plataformarekin
> ados nago. Horri buruz zuek gehiago dakizue. Ideala abuztu
> amaierarako korpusa prest izatea izango litzateke.
> Bitartean PaCo_EnEu korpusarekin ari naiz lanean.
>
> Laster arte,
> Inigo Jauregi Unanue
>
> 2017-08-02 23:22 GMT+10:00 Lierni GARMENDIA ARRATIBEL
> <lierni.garmendia a bildua jakintza.net
> <mailto:lierni.garmendia a bildua jakintza.net>>:
>
> Kaixo berriro!
>
> Bai, ezta? Iñigo nirekin harremanetan jarri zenean ez
> nuen bi aldiz pentsatu eta lagunduko niola esan nion!
>
> Kontua da ez dela lokalizazioa berez, corpus baten
> itzulpena baizik, eta nahiko zabala. Horregatik
> proposatzen nuen itzulpen proiektu ireki bat sortzea
> itzulpengintzarako crowdsourcing plataforma batean eta
> gero ahalik eta itzultzaile gehien lortzea,
> itzultzaile bakoitzak gutxiago itzultzeko.
>
> Iñigok bidali didan materiala jarraibideak eta hiru
> .csv fitxategi dira, Calc-ekin ireki beharrekoak. Hiru
> zutabe dituzte: ingelesezko jatorrizko esaldien
> zutabea, Google-ren euskarazko itzulpenen zutabea eta
> euskarazko esaldi zuzena idazteko zutabea. Hiru .csv
> fitxategiekin proiektu ireki bat sortzerik bagenu
> itzulpengintzarako crowdsourcing plataforma batean...
>
> Zer iruditzen zaizue? Egin daiteke?
>
> Zure zalantzari dagokionez, oraintxe idatziko diot
> Iñigori, agian ez baitu aztertu aukera hori.
> Helaraziko dizuet bere erantzuna erantzuten didanean.
>
> Lierni
>
> *Lierni Garmendia*
> /EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea
> /
> /Zuzentzailea
> /
> /Hizkuntz irakaslea
> /
>
> 2017-08-02 14:35 GMT+02:00 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com
> <mailto:oelkoro a bildua gmail.com>>:
>
> Aupa Lierni,
>
> Niri ideia orokorrean oso interesgarria iruditzen
> zait, denok amestu dugu itzulpenak egiterako
> orduan lan astunena kenduko digun tresnaren bat.
>
> Aipatzen duzun itzulpen proiektu horrentzat,
> proiektua software librea bada, Crowdin, Transifex
> edo hosted.weblate bezalako zerbitzari batean
> jartzea dago, beste aukera bat weblate softwarea
> norberaren zerbitzari batean instalatzea da.
> Librezalek badu Pootle instalazio bat, baina
> zaharkituta dago, ez dugu erabiltzen, eta ez
> eguneratzea erabaki zen Pootle bertsio berriak
> mantentzeko oso konplexuak omen direlako, aurreko
> astean pribatuan apur bat hitz egin genuen
> gutariko batzuk Weblate softwarea Librezaleren
> zerbitzarian instalatzeari buruz, baina oraindik
> ez dugu egiaztatu posiblea den ezta zerrendan
> eztabaidatu.
>
> Zalantza bat ere badut, Googlek egindako itzulpen
> automatikoak eskuz egindako itzulpenekin
> konparatzea bada helburua, zergatik ez egin
> alderantziz? Itzulpen okerrak zuzendu ordez, jada
> orokorrean ontzat ematen den itzulpen bat hartu,
> demagun GNOME eta kate horiek guztiak Googlei
> itzultzea eskatu.
>
> Osoitz
>
>
> Lierni GARMENDIA
> ARRATIBEL<lierni.garmendia a bildua jakintza.net
> <mailto:lierni.garmendia a bildua jakintza.net>> igorleak
> hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 2 09:32):
>
> Egun on guztioi!
>
> Lehenik eta behin, partekatu nahi nuen asko
> poztu ninduela LibreOffice 5.4 argitaratu
> zutela eta euskaraz ere bazetorrela
> irakurtzeak. Zorionak, Librezale!
>
> Abuztuko proiektuari dagokionez, ea zer
> iruditzen zaizuen nire proposamena. Ezberdina
> da, baina euskal komunitatearentzat eta
> Librezalerentzat oso interesgarria eta
> etorkizunean oso erabilgarria izan daitekeela
> iruditzen zait.
>
> Iñigo Jauregi Sydneyko Unibertsitatean
> doktoretza-ikerketa bat egiten ari den gazte
> euskalduna da. Telekomunikazio-ingeniaria da
> bera, baina ingelesa-euskara itzulpen
> automatiko neuronala (Neural Machine
> Translation, NMT) ari da ikertzen orain, eta
> horregatik jarri da harremanetan nirekin:
> lehendik dagoen ingelesa-euskara corpusa
> txikiegia da eta zabaldu egin nahi du
> itzultzaile automatikoa entrenatzen hasteko,
> eta, horretarako, corpus bat prestatu du eta
> ingelesetik euskarara itzuli nahi du. Zer
> iruditzen zaizue? Laguntzeko prest zaudete?
> Abuztuko proiektua ez bada, laguntzeko prest
> dago inor?
>
> Nik hau pentsatu dut: Itzulpen proiektu bat
> sortu itzulpengintzarako crowdsourcing
> plataforma batean, zeinak itzulpen memoria
> (TM) komun bat eta glosategi komun bat sortzea
> eta elikatzea ahalbidetzen duen. Horrela,
> errazagoa, azkarragoa eta koherenteagoa izango
> da itzulpena, eta egokiagoa corpusa, bere
> ikerketarako. Gero, ahalik eta itzultzaile
> gehien lortu beharko genituzke, itzultzaile
> bakoitzak gutxiago itzultzeko.
>
> Atxikita bidaltzen dizuet pasatu didan
> dokumentua. Bertan aurkituko dituzue
> proiektuaren inguruko xehetasunak.
>
> Zuen erantzunaren zain geratzen naiz,
>
> Lierni
>
> *Lierni Garmendia*
> /EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea
> /
> /Zuzentzailea
> /
> /Hizkuntz irakaslea
> /
>
> 2017-08-01 18:58 GMT+02:00 Asier Sarasua
> Garmendia <asier.sarasua a bildua gmail.com
> <mailto:asier.sarasua a bildua gmail.com>>:
>
> ar., 2017.eko aburen 01a 13:39(e)an,
> Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> > Aupa,
> >
> > Hilabeteko proiektua bizirik mantendu
> da, beraz, jarrai dezagun...
> >
> > Ni Riot itzultzen hasi naiz, hori jarri
> dezakegu proiektu gisa edo
> > ohiko eztabaida eta bozketa egin.
> >
> > Zer diozue?
>
> Nik ez dut askorik egingo abuztuan,
> LibreOffice laguntzaren itzulpena
> bukatzea ez bada; beraz nire partetik, zuk
> nahi duzuna.
>
> Nik beste proiektu bat dut begiz jota:
> LMMS[1]. Hurrengo baterako.
>
> Asier.
>
> [1]https://lmms.io/
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> <https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170809/8828ca70/attachment-0001.html>
More information about the Librezale
mailing list