[Librezale] Telegram taldea logeatzen duen botarekin zer egin?
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Abu 3, 22:25:49, CEST 2017
Aupa,
Berbetan jarri gara eta Julenek Telegram taldea logeatzen duen bot bat
garatu du, zer egin nahi dugu horrekin?
Errazena Telegram taldeko loga hemen itsastea da, hau eskuz egindakoa da :)
Osoitz
---
Botaren inguruko elkarrizketa Telegram taldean:
Marko Txopitea
Eztabaida interesgarria. Pena ematen dit hemen eta orain gaudenok bakarrik
izatea bere berri. Guk geuk ere aste gutxi barru lanak izango ditugu esan
zirenak aurkitzeko.
Osoitz
Egunean behin elkarrizketa Telegrametik kopiatu eta posta-zerrendara
bidaltzen duen bot bat da behar duguna. Informatikariren bat gelan?
Julen
Nik egin dezaket hori... Baino ez da spam asko izango?
Ander Elortondo
Posta zerrendan spam itxura hartuko luke baina nonbait webgunean ez legoke
gaizki....
Julen
Bota bera izan liteke maila bidaltzen duena, edo lau py lerroko logging bot
bat egin eta ondoren mikelek logrotaterekin zerrendara bidali xD
Edo, baziren ircko logak ikustatzeko web interfazeak, antzeko log bat
eginez gero bota erabiliz...
ikerib
Game Erauntsirako @urtzai -k garatu zuen antzeko bot bat... konplexuagoa
agian
Julen
Nik telepot erabiliz badut bot txoro bat, bota egitea bera baino
konplexuagoa zer nahi dugun erabakitzea izango da
Urtzi Odriozola
Bai, baina eskulan asko exijitzen zuen nireak. Mezu bakoitza etiketatzea,
foroan txukun sartzeko
Juan Abasolo
Uh!
Zelako eztabaida interesgarria galdu dudan!
Telegram-etik elkarrizketak kopiatzeko horretan nik ere interesa dut.
Eskolan eztabadaigunetzat hartu nahi nuke (post-Moodle).
Julen
www.npmjs.com/package/chat-logger
Julen
Ez dute mantentzen iada
Julen invited Kuxkuxeroa
Julen
Ale, ea gau aldean logeatzen hasten den
Orain erabaki logekin zer eta nola egin :joy:
Osoitz
Aupa hi! Ba posta zerrendara bidali nahi ez bada, zerbitzariko karpeta
batera igoko nituzke oraingoz, gehiago behar bada erabiliz bururatuko zaigu
Julen
http://irclog.readthedocs.io
Eta hau?
Logeatzeko orduan irssi ren estiloko logak sortuz gero funtzionatuko du
Osoitz
@molasagasti ^
Mikel
egin daiteke zerbait bai
baino oraindik weblaterena daukat
Julen
Bitartean gorde ingoyau ta lixto
Ander Elortondo
Testua bakarrik edo multimedia ere?
Julen
eta edizioak? orain programatzen hastean konturatu naiz mezuak editatu egin
daitezkeela xD
oraingoz lehen mezu bertsioaren loga, textua bakarrik
Osoitz
Ezabatutako mezuak ere logean agertzen dira?
Julen
ez agertzeko, eta edizioak gordetzeko, textu lauean baino hobe izango da
datu base bat erabiltzea mezuak gordetzeko
Osoitz
Lan handia bada benetan behar dugun pentsatu beharko genuke. Interesatzen
zaigu Googlek kanal hau ere indexatzea?
Julen
googlek edo sakonago joanda guk geuk
Osoitz
Bai gutxienez guretzat babes-kopia izatea ondo legoke, egia
Julen
eta behin hasita hobe mezuen ezabatze eta edizioak kontutan edukitzea
Osoitz
[✊ Sticker]
Kuxkuxero
Julen
boten apiak ez du mezuen ezabaketaz abixatzen :S
edo ez dut aurkitzen behintzat
Osoitz
hau? https://core.telegram.org/method/messages.deleteMessages
Ez hori mezuak ezabatzeko da, ez?
Maiatzean ez omen zegoen:
https://stackoverflow.com/questions/41996013/telegram-bot-api-getupdates-does-not-igonre-deleted-messages
Ba dagoenarekin?
Julen
Ala beharko du xD
Edizioak bai, badaude
Osoitz
bada zerbait
Ander Elortondo
Ezabaketa ez da edizioa radikal bat?
Julen
ez
Osoitz
Tira, inoiz erruz hona logean bukatzea nahi ez duen zerbait bidaltzen badu
inork hobe mezua editatzea ezabatzea baino.
Baina Googleri ez indexatzeko esango nioke, bestela txorradak non esango
ditugu, Riot taldean? Hori zifratuta dago.
Julen
bai, nunbaitean jartzerako orduan hobe ez indexatzea
orain arazoa beste bat da, talde honetako mezuak ez zaizkio iristen :joy:
beste talde batean sartu dut garapen probak egiteko eta hangoak bai, baina
hemengoak...
Osoitz
baimena eman behar diot, uste dut
[ez ziren baimenak, kaleratu eta berriro gonbidatuz funtzionatu du]
Osoitz
alo alo
Julen
{'message_id': 6115, 'from': {'id': 62954188, 'first_name': 'Osoitz',
'username': 'Osoitz'}, 'chat': {'id': -1001034861902, 'title': 'Librezale',
'username': 'librezale', 'type': 'supergroup'}, 'date': 1501787867, 'text':
'alo alo'}
tatxan!
Osoitz
[👍 Sticker]
Julen
beno, lixto, logeatzailea egina, bihar ea tarte bat dudan martxan husteko
eta egunen batean nola ikusi pentsatuko dugu
https://github.com/Zokormazo/kuxkuxeroa ez naiz gogoratzen zein zen taldeak
logeatu nahi zituena
Osoitz
Ba Txopiri erdi brometan erantzun diot baina animatu zara eta hemen gaude
Julen
errezena logeatzea da, gero horrekin zer eta nola egin izango da kontua
Osoitz
Ba posta zerrendara mezu bat, zuk ala nik?
Julen
ni ez nago harpidetuta, uste det, momentu egokia harpidetzeko, zuk
bitartean idatzi :P
Osoitz
ongi XD
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170803/95f53ab1/attachment-0001.html>
More information about the Librezale
mailing list