[Librezale] Abuztuko proiektua?

Lierni GARMENDIA ARRATIBEL lierni.garmendia a bildua jakintza.net
Ost, Abu 9, 16:24:00, CEST 2017


Kaixo, bikote!

Barkatu orain arte ez erantzun izana, oso lanpetuta ibili naiz. Bada,
horrela egingo dugu orduan: Iñigo eta ni ari gara itzultzen dagoeneko;
zuri, Osoitz, 100 esaldi eta jarraibideak bidali dizkizut oraintxe; eta
beste inor animatzen bada, ongi etorria izango da. Animatu! Ea denon artean
lortzen dugun!

Mila esker denoi,

Lierni

*Lierni Garmendia*

*EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea*

*Zuzentzailea*

*Hizkuntz irakaslea*

2017-08-04 1:57 GMT+02:00 Inigo Jauregi <ijauregi a bildua cmcrc.com>:

> Kaixo Osoitz,
>
> Eskerrikasko zure denbora hartzeagatik lan honetan laguntzeko. Beste
> batenbat animatzen bada agian lortuko dugu. Dena den, ez gaude derrigortuta
> abuztuan amaitzea. Lehen artikulua LREC izeneko konferentzi batera
> bidaltzeko asmotan gaude, eta artikulua bidaltzeko epea irailaren 25a da.
> Ordurako korpusa eta emaitzak ez baditugu, ez du axola, beranduago
> publikatzen saia gaitezke datu base hau, eta lehen artikuluarentzat iada
> existitzen den korpus bat erabili.
>
> Lierni ia hasi denez esaldi batzuk itzultzen, agian hoberena berak
> bidaltzea zuretzako esaldiak. Ondo iruditzen al zaizu Lierni?
>
> Milesker zuen laguntzagatik!
> Inigo Jauregi Unanue
>
> 2017-08-04 2:13 GMT+10:00 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>:
>
>> Aupa,
>>
>> Kopian jarri zaitut Iñigo ez dakidalako zerrendara harpidetuta zauden,
>> bitan jasotzen baduzu barkatu.
>>
>> Beste inor apuntatzen ez bada agian ez du pena merezi zerbitzari bat
>> muntatzen denbora galtzea eta hobe da lanean hastea:
>>
>> * 22 x 2.000 = 44.000 hitz
>> * Abuztuan bukatzeko
>>
>> Ahal dudan neurrian lagunduko dut baina epe laburra iruditzen zait,
>> bereziki Abuztuan, asko oporretan daude eta nik ere badut asmoa egun batzuk
>> desagertzeko.
>>
>> Pasatu esaldi batzuk (100 esaterako) eta egiten joango naiz.
>>
>> Osoitz
>>
>> Inigo Jauregi<ijauregi a bildua cmcrc.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> abuztua 3 03:25):
>>
>> Aupa Lierni eta Osoitz!
>>>
>>> Milesker hain azkar erantzuteagatik.
>>>
>>> Esan duzun moduan badaude iada *en-eu* korpus batzuk eskuragarri
>>> sarean, adibidez, GNOME. Beste korpus gutxi batzuk ere aurki daitezke
>>> OPUS <http://opus.lingfil.uu.se/index.php> webgunean. Begiratu diegu
>>> horiei pixka bat eta uste dugu esaldiak laburrak eta nahiko simpleak
>>> direla, eta beraz, Googlek iada horrelako esaldiekin nahiko lan ona egiten
>>> duela. Horregatik, WMT <http://www.statmt.org/wmt16/> lehiaketan
>>> aurkezten diren moduko korpus txiki bat sortu nahi dugu. Aukeratu ditugun
>>> esaldiak bataz-beste 22 hitzeko luzera dute eta esaldi konplexuak dira.
>>>
>>> Gure helburua ez da Google erabiltzea, baizik eta Google baino
>>> itzultzaile hobe bat sortzea. OpenNMT <http://opennmt.net/> izeneko
>>> tresna bat erabiltzen hasi gara. Software librea da eta barruan guk nahi
>>> ditugun aldaketak egitea ahalbidetzen digu. Baditugu ideia batzuk buruan
>>> existitzen diren NMTak hobetzeko, eta horietako bat, Googlek erabat zehatz
>>> itzuli gabeko esaldiak nolabait aprobetxatzea da.
>>>
>>> Dena dela, hilabete daramagu honetan lanean eta lehenengo ikerketan ez
>>> dugu sistemaren arkitekturan berrikuntza handirik proposatuko. OpenNMTren
>>> burutzea aztertuko dugu eta gero hasi hura hobetzen. Horretarako sortu nahi
>>> dugu esaldi luzeen korpus bat. Agian, iada existitzen diren beste korpusak
>>> ere erabiliko ditugu (PaCo_EnEu, GNOME... ), nahiz eta esaldi
>>> laburragoak izan, eta esaldien luzeraren araberako analisi bat egin.
>>>
>>> Amaitzeko, zuei hobe iruditzen zaizuen plataformarekin ados nago. Horri
>>> buruz zuek gehiago dakizue. Ideala abuztu amaierarako korpusa prest izatea
>>> izango litzateke. Bitartean PaCo_EnEu korpusarekin ari naiz lanean.
>>>
>>> Laster arte,
>>> Inigo Jauregi Unanue
>>>
>>> 2017-08-02 23:22 GMT+10:00 Lierni GARMENDIA ARRATIBEL <
>>> lierni.garmendia a bildua jakintza.net>:
>>>
>>>> Kaixo berriro!
>>>>
>>>> Bai, ezta? Iñigo nirekin harremanetan jarri zenean ez nuen bi aldiz
>>>> pentsatu eta lagunduko niola esan nion!
>>>>
>>>> Kontua da ez dela lokalizazioa berez, corpus baten itzulpena baizik,
>>>> eta nahiko zabala. Horregatik proposatzen nuen itzulpen proiektu ireki bat
>>>> sortzea itzulpengintzarako crowdsourcing plataforma batean eta gero ahalik
>>>> eta itzultzaile gehien lortzea, itzultzaile bakoitzak gutxiago itzultzeko.
>>>>
>>>> Iñigok bidali didan materiala jarraibideak eta hiru .csv fitxategi
>>>> dira, Calc-ekin ireki beharrekoak. Hiru zutabe dituzte: ingelesezko
>>>> jatorrizko esaldien zutabea, Google-ren euskarazko itzulpenen zutabea eta
>>>> euskarazko esaldi zuzena idazteko zutabea. Hiru .csv fitxategiekin proiektu
>>>> ireki bat sortzerik bagenu itzulpengintzarako crowdsourcing plataforma
>>>> batean...
>>>>
>>>> Zer iruditzen zaizue? Egin daiteke?
>>>>
>>>> Zure zalantzari dagokionez, oraintxe idatziko diot Iñigori, agian ez
>>>> baitu aztertu aukera hori. Helaraziko dizuet bere erantzuna erantzuten
>>>> didanean.
>>>>
>>>> Lierni
>>>>
>>>> *Lierni Garmendia*
>>>>
>>>> *EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea*
>>>>
>>>> *Zuzentzailea*
>>>>
>>>> *Hizkuntz irakaslea*
>>>>
>>>> 2017-08-02 14:35 GMT+02:00 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>:
>>>>
>>>>> Aupa Lierni,
>>>>>
>>>>> Niri ideia orokorrean oso interesgarria iruditzen zait, denok amestu
>>>>> dugu itzulpenak egiterako orduan lan astunena kenduko digun tresnaren bat.
>>>>>
>>>>> Aipatzen duzun itzulpen proiektu horrentzat, proiektua software librea
>>>>> bada, Crowdin, Transifex edo hosted.weblate bezalako zerbitzari batean
>>>>> jartzea dago, beste aukera bat weblate softwarea norberaren zerbitzari
>>>>> batean instalatzea da. Librezalek badu Pootle instalazio bat, baina
>>>>> zaharkituta dago, ez dugu erabiltzen, eta ez eguneratzea erabaki zen Pootle
>>>>> bertsio berriak mantentzeko oso konplexuak omen direlako, aurreko astean
>>>>> pribatuan apur bat hitz egin genuen gutariko batzuk Weblate softwarea
>>>>> Librezaleren zerbitzarian instalatzeari buruz, baina oraindik ez dugu
>>>>> egiaztatu posiblea den ezta zerrendan eztabaidatu.
>>>>>
>>>>> Zalantza bat ere badut, Googlek egindako itzulpen automatikoak eskuz
>>>>> egindako itzulpenekin konparatzea bada helburua, zergatik ez egin
>>>>> alderantziz? Itzulpen okerrak zuzendu ordez, jada orokorrean ontzat ematen
>>>>> den itzulpen bat hartu, demagun GNOME eta kate horiek guztiak Googlei
>>>>> itzultzea eskatu.
>>>>>
>>>>> Osoitz
>>>>>
>>>>>
>>>>> Lierni GARMENDIA ARRATIBEL<lierni.garmendia a bildua jakintza.net> igorleak
>>>>> hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 2 09:32):
>>>>>
>>>>> Egun on guztioi!
>>>>>>
>>>>>> Lehenik eta behin, partekatu nahi nuen asko poztu ninduela
>>>>>> LibreOffice 5.4 argitaratu zutela eta euskaraz ere bazetorrela irakurtzeak.
>>>>>> Zorionak, Librezale!
>>>>>>
>>>>>> Abuztuko proiektuari dagokionez, ea zer iruditzen zaizuen nire
>>>>>> proposamena. Ezberdina da, baina euskal komunitatearentzat eta
>>>>>> Librezalerentzat oso interesgarria eta etorkizunean oso erabilgarria izan
>>>>>> daitekeela iruditzen zait.
>>>>>>
>>>>>> Iñigo Jauregi Sydneyko Unibertsitatean doktoretza-ikerketa bat egiten
>>>>>> ari den gazte euskalduna da. Telekomunikazio-ingeniaria da bera, baina
>>>>>> ingelesa-euskara itzulpen automatiko neuronala (Neural Machine Translation,
>>>>>> NMT) ari da ikertzen orain, eta horregatik jarri da harremanetan nirekin:
>>>>>> lehendik dagoen ingelesa-euskara corpusa txikiegia da eta zabaldu egin nahi
>>>>>> du itzultzaile automatikoa entrenatzen hasteko, eta, horretarako, corpus
>>>>>> bat prestatu du eta ingelesetik euskarara itzuli nahi du. Zer iruditzen
>>>>>> zaizue? Laguntzeko prest zaudete? Abuztuko proiektua ez bada, laguntzeko
>>>>>> prest dago inor?
>>>>>>
>>>>>> Nik hau pentsatu dut: Itzulpen proiektu bat sortu itzulpengintzarako
>>>>>> crowdsourcing plataforma batean, zeinak itzulpen memoria (TM) komun bat eta
>>>>>> glosategi komun bat sortzea eta elikatzea ahalbidetzen duen. Horrela,
>>>>>> errazagoa, azkarragoa eta koherenteagoa izango da itzulpena, eta egokiagoa
>>>>>> corpusa, bere ikerketarako. Gero, ahalik eta itzultzaile gehien lortu
>>>>>> beharko genituzke, itzultzaile bakoitzak gutxiago itzultzeko.
>>>>>>
>>>>>> Atxikita bidaltzen dizuet pasatu didan dokumentua. Bertan aurkituko
>>>>>> dituzue proiektuaren inguruko xehetasunak.
>>>>>>
>>>>>> Zuen erantzunaren zain geratzen naiz,
>>>>>>
>>>>>> Lierni
>>>>>>
>>>>>> *Lierni Garmendia*
>>>>>>
>>>>>> *EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea*
>>>>>>
>>>>>> *Zuzentzailea*
>>>>>>
>>>>>> *Hizkuntz irakaslea*
>>>>>>
>>>>>> 2017-08-01 18:58 GMT+02:00 Asier Sarasua Garmendia <
>>>>>> asier.sarasua a bildua gmail.com>:
>>>>>>
>>>>>>> ar., 2017.eko aburen 01a 13:39(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>>>>>>> > Aupa,
>>>>>>> >
>>>>>>> > Hilabeteko proiektua bizirik mantendu da, beraz, jarrai dezagun...
>>>>>>> >
>>>>>>> > Ni Riot itzultzen hasi naiz, hori jarri dezakegu proiektu gisa edo
>>>>>>> > ohiko eztabaida eta bozketa egin.
>>>>>>> >
>>>>>>> > Zer diozue?
>>>>>>>
>>>>>>> Nik ez dut askorik egingo abuztuan, LibreOffice laguntzaren itzulpena
>>>>>>> bukatzea ez bada; beraz nire partetik, zuk nahi duzuna.
>>>>>>>
>>>>>>> Nik beste proiektu bat dut begiz jota: LMMS[1]. Hurrengo baterako.
>>>>>>>
>>>>>>> Asier.
>>>>>>>
>>>>>>> [1]https://lmms.io/
>>>>>>>
>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>> Librezale mailing list
>>>>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Librezale mailing list
>>>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Librezale mailing list
>>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>>
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170809/6b85b82e/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list