[Librezale] Elkarlanerako trenak: gurea behar dugu?

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Abu 3, 23:57:32, CEST 2017


Aupa,

Pootle kentzea erabaki zen, baina orain bi proiektuentzako gure eskuetan
dagoen plataforma baten beharra ikusi dugu.

Audacity itzultzeko Librezaleren izenean sortutako Transifex kontu batean
itzuli genuen.

Transifex ez da librea baina proiektu libreak doan ostatatzen ditu, Mikeli
galdetu nion gurean Weblate instalatzea egingarri ikusten zuen eta baietz
uste du. Audacity-rako nahikoa litzateke.

Bestalde, Xalba gure negarrak entzuteaz aspertuta, KDE euskaratzeko
proiektua Transifexen eramaterik dagoen probatzen jarri zen.

Xalbaren ustez KDErentzat Transifex Weblate baino egokiagoa litzateke,
funtzio gehiago dauzka eta KDE oso handia da. Itzulpen memoriak igotzeko
baimena eman zioten enrollatzen ari zirela argi utziz, trukean gurean
itzulpena Transifexen egina zela esatea eskatu zuten. Niri ez zitzaidan
argi geratu proiektuaren orrian ala webgunearen portadan nahi zuten.

Weblate behar/nahi dugu, ala KDE Transifexen izatea egokiagoa dela ikusita,
dena Transifexen sartuko dugu?

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170803/ac5103f4/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list