[Librezale] Elkarlanerako trenak: gurea behar dugu?

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Or, Abu 4, 08:48:50, CEST 2017


Aupa!

Hainbat kasutan proiektuak berak markatzen du non itzuli behar den.
Ez dut sakondu zuek bezala aukera bakoitzaren ezaugarriak aztertuz, baina
bi xemeikoko hausnarketa hau datorkit:
Lana hartu aurretik baloratu zertarako behar dugun tresna, zein
proiekturako, zein bestelako erabilpen edo onura ekar ditzakeen. Zein
mantenu lan eskatuko duen.....
Ukatu ezin den egia da tresna ez badago ezin dela erabili eta zenbait
kasutan tresna balego.....  Baina hau zenbatetan?

ba hori, bi xemeikodun gogoeta datorkidana.
izan libre izan euskaldun!
Ander.


Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 3
23:57):

> Aupa,
>
> Pootle kentzea erabaki zen, baina orain bi proiektuentzako gure eskuetan
> dagoen plataforma baten beharra ikusi dugu.
>
> Audacity itzultzeko Librezaleren izenean sortutako Transifex kontu batean
> itzuli genuen.
>
> Transifex ez da librea baina proiektu libreak doan ostatatzen ditu, Mikeli
> galdetu nion gurean Weblate instalatzea egingarri ikusten zuen eta baietz
> uste du. Audacity-rako nahikoa litzateke.
>
> Bestalde, Xalba gure negarrak entzuteaz aspertuta, KDE euskaratzeko
> proiektua Transifexen eramaterik dagoen probatzen jarri zen.
>
> Xalbaren ustez KDErentzat Transifex Weblate baino egokiagoa litzateke,
> funtzio gehiago dauzka eta KDE oso handia da. Itzulpen memoriak igotzeko
> baimena eman zioten enrollatzen ari zirela argi utziz, trukean gurean
> itzulpena Transifexen egina zela esatea eskatu zuten. Niri ez zitzaidan
> argi geratu proiektuaren orrian ala webgunearen portadan nahi zuten.
>
> Weblate behar/nahi dugu, ala KDE Transifexen izatea egokiagoa dela
> ikusita, dena Transifexen sartuko dugu?
>
> Osoitz
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170804/fe7c01b3/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list