Aupa,

Pootle kentzea erabaki zen, baina orain bi proiektuentzako gure eskuetan dagoen plataforma baten beharra ikusi dugu.

Audacity itzultzeko Librezaleren izenean sortutako Transifex kontu batean itzuli genuen.

Transifex ez da librea baina proiektu libreak doan ostatatzen ditu, Mikeli galdetu nion gurean Weblate instalatzea egingarri ikusten zuen eta baietz uste du. Audacity-rako nahikoa litzateke.

Bestalde, Xalba gure negarrak entzuteaz aspertuta, KDE euskaratzeko proiektua Transifexen eramaterik dagoen probatzen jarri zen.

Xalbaren ustez KDErentzat Transifex Weblate baino egokiagoa litzateke, funtzio gehiago dauzka eta KDE oso handia da. Itzulpen memoriak igotzeko baimena eman zioten enrollatzen ari zirela argi utziz, trukean gurean itzulpena Transifexen egina zela esatea eskatu zuten. Niri ez zitzaidan argi geratu proiektuaren orrian ala webgunearen portadan nahi zuten.

Weblate behar/nahi dugu, ala KDE Transifexen izatea egokiagoa dela ikusita, dena Transifexen sartuko dugu?

Osoitz